Nueva edición del Concurso Escolar ONCE

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Pareko egiten gaituen bidea

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa – D kategoria

D kategoriako ikaslegoak (Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) ONCE Gizarte Taldearen Eskola Lehiaketan INKLUSIOranzko bidea irekiko duen ideiarik hoberena proposatuz hartu ahal izango du parte. Oso erraza da!

Gainera, lehiaketan izen ematerakoan, guztiok, baita zuek ere,parte hartze opari original bat jasoko duzue!

Nola parte hartu?

Sor ezazu ikus-entzunezko pieza bat zure ikasgelarekin.

Lana zuen ingurua inklusiboagoa egiteko ikasgela gisa izan duzuen ideia komunikatzen duen bideo bat (gehienez ere minutu 1eko iraupenarekin) egitean datza, ondorengo eremu baten barne:

Material didaktikoan informazio gehiago eta inklusioaren aldeko zuen proposamena 4 eremu hauetako zeinetara bideratu nahi duzuen erabakitzeko inspirazioa aurkituko duzue.

Pentsa ezazu, zeure ikasleekin batera, izenburu bat

Hura daukazuenean, lanari izenburu bat eman eta pieza iristerrazagoa egiteko, gidoiarekin batera aurkeztu beharko duzue.

IGO EZAZU WEBGUNERA

Jadanik lana webgune honetako zure eremu pribatura igotzea baino ez zaizu geratzen. Eta kitto!

Inklusiboenak irabaz dezala!

Material didaktikoa

Zure ikaslegoak aurtengo gaia eta eskatzen diegun lana hobe uler ditzaten, parte hartzeko derrigorrez erabili beharrik ez duzun material didaktiko praktiko bat eskaintzen dizugu.

Material hau Murtziako Unibertsitateko Gizarte Inklusiorako La Caixa Gizarte Ekintza Katedrako adituek garatu dute Antonio Márquez Ordóñezen kolaborazioarekin, Pedagogia Inklusiboko maisua eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalean aditua dena.

Eskura ezazu gure material didaktikoa ondorengo estekan!

Eskuratu material didaktikoa