Nueva edición del Concurso Escolar ONCE

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Pareko egiten gaituen bidea

ONCE Gizarte Taldearen Lehiaketa

Cartel del 38 Concurso Escolar del Grupo Social ONCE

ONCE Gizarte Taldean badakigu inklusioaren bidea egiteko modu bakarra dagoela: GUZTIOK BATERA.

Hezkuntza oso boteretsua da gizarte bidezkoagoa eta hobea lortzeko. Lehiaketa honen bitartez eta zuekin batera, irakasle, ikasle eta familiok, etorkizun inklusiboagoa sortzen ari dugun itxaropena eta ziurtasuna dugu.

Hori dela eta ONCE Gizarte Taldearen Eskola Lehiaketak, bere 38. edizioan, inklusioagatik elkarrekin lan egitera gonbidatzen zaituzte eta ikasleak aldaketaren agente bilakatzen ditu, haien ingurua inklusiboagoa egiteko helburuarekin ikasgeletan bertan eta haietatik kanpo ekitera animatuz. Guztiok batu bait ditzakegu pausoak parekotasunaren bidean.

Aurten "PAREKO EGITEN GAITUEN BIDEA" lemapean, sentsibilizaziotik akziora pasatzea proposatzen dizuegu, LOMLOEn oinarritutako proposamen pedagogiko eguneratu eta erakargarri baten bitartez.

Hori guztia Oncelio, gure isotipo ikonikoaren bitartez, kolorez bete dena bidea berarekin egin dezagun eta elkarrekin ilusioz beteriko kilometroak batu ditzagun.

Guztiok batera gure ingurua inklusiboagoa egiten dugu. Lagunduko al gaituzu?

IZEN-EMAN: INKLUSIORAKO BIDEA IREKITZEN DUTEN IDEIAK BILATZEN DITUGU!

Zein konpetentzia eskuratuko ditu ikasleak Lehiaketarekin?

  • Giza eta herritartasunerako konpetentzia

    Errealitatea aztertzeko ikuspuntu ezberdinen existentziaz jabetu.
  • Giza eta arte kulturarako konpetentzia

    Baliabide artistiko ezberdinen bitartez, ideien adierazpenean inplizituki dagoen sormena aintzat hartu.
  • Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkar eragiteko konpetentzia

    Pertsonen bizi kalitatearen oinarrizko elementuak barneratu.
  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia

    Eskubideak berretsi eta defendatu. Bestearen lekuan jarri. Planteamenduetan malgua izan. Norbere buruan konfidantza izan. Nork bere burua gainditzeko izpiritua izan. Elkarlanean aritu. Gainerakoen ideiak baloratu.