Familiok oinarrizko faktorea zarete zuen seme-alaben heziketan.
Hori dela eta, aurten kategoria berri bat sortu dugu, IGEaren bitartez ONCE Gizarte Taldearen Eskola Lehiaketaren partaide izan zaitezten.
Familiok, sentsibilizaziotik AKZIORA pasatzeko ordua da!
Lagunduko al gaituzu?
Oso erraza da! IGE gisa zuen ikastetxea inklusiboago egiteko proiektu bat proposatuz parte hartu ahal izango duzue. Proiektuak ondorengo eremu bati loturik egon behar du:
Erabat berria den ekintzailetza bat edo jadanik martxan duzuen bat izan daiteke!
Gainera, zuen proposamena formulatzeko guk erraztutako fitxa-gidoia izango duzue eskura, ideiaren aurkezpenean gidatuko zaituztena.
Fitxa osatuta duzuela, izen-ematea egiteaz arduratuko den zuen elkarteko ordezkariaren bitartez webgunera igotzea baino ez zaizue geratuko.
Zuen eskura honako material osagarriakipini ditugu!
Material hauekMurtziako Unibertsitateko Gizarte Inklusiorako La Caixa Gizarte Ekintza Katedrako adituek garatu dituzteAntonio Márquez Ordóñezen kolaborazioarekin, Pedagogia Inklusiboko maisua eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalean aditua dena.
Helburua zuen parte-hartzea ahalik eta gehien erraztea eta zuenproposamenaren aurkezpenean gidatzea da. Bide hau elkarrekin egingo dugu!
Eskuratu material didaktikoa