ONCE Eskola Lehiaketaren 42. edizioa

Irudikatzeko ia lekurik uzten ez duen mundu batean, haur eta nerabeen sormena pixkanaka itzaltzen da.

Baina irudimena etorkizun inklusiboaren hazia da, hizkuntza unibertsala delako, eta ez duelako ulertzen oztoporik edo desgaitasunik. Elkarrekin zaintzen eta bultzatzen badugu, amets egiteaz gain, pertsona guztiek beren lekua izango duten mundu bat eraiki ahal izango dugu. Mundu justuagoa, irisgarriagoa eta pertsona guztientzat aukeraz betea.

Hori dela eta , ⚯ once Eskola Lehiaketaren 42. edizioak une batez gelditzera eta beren sormena erabiltzera gonbidatzen ditu ikasleak.

Nola? Oraindik existitzen ez diren edo daudenak hobetu ditzaketen produktu irisgarriak diseinatzeko erronka , mundua denontzat irisgarriagoa izan dadin

Ikasleek hiru tresna sortzaile, erraz eta motibatzaile izango dituzte ikaskuntza- eta sormen-prozesu bat egiten laguntzeko. Tresna horiek erabiliz, enpatiatik proposamen berritzaile eta irisgarri batera iristea lortuko duzue:

ONCE gida

Ikasgelan irudimeneko espazio errealak sustatzeko irakaskuntza-gida.

Irisgarritasunaren taula handia

Taula digital eta eskuragarri bat, ikasgelan proiektatzeko eta taldean jolasteko. Lauki bakoitzak erronka erreal eta esperientzialak proposatzen ditu, ikasleei desgaitasuna duten pertsonen azalean jartzen laguntzeko, hainbat oztopo gaindituz.

Produktu irisgarrien fitxak

Produktu irisgarrien diseinuak imajinatzeko eta sortzeko laguntza-fitxak.

Goazen ikasleekin, enpatia , pentsamendu kritikoa eta kontzientzia soziala lantzeko.
Haien ideiek benetako irtenbideak inspiratu ditzakete , mundua guztiontzako leku irisgarriagoa izan dadin