¡Empieza el 39 Concurso del Grupo Social ONCE, programa de sensibilización educativa! El videojuego que nos hace iguales

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar del Grupo Social ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

ONCiTY: Berdinak egiten gaituen bideo-jokoa
Bigarren Hezkuntzako eta LHko material didaktikoa

Ikusmen-desgaitasuna

Deskargatu PDF formatuan
ONCITY bideo-jokoko alkatearen (emakumezkoa) pertsonaia

Ongi etorri Oncity hirira, honako hauen zutabeen gainean eraikira: inklusioa, errespetua eta enpatia!

Gure herritarrek komunitate izugarria osatzen dute, eta oso harro gaude horretaz!

Oncityk hiri-diseinu irisgarri zaindua du, eta horrek ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzen die bertako kale eta eraikinetan barrena mugitzen.

ONCITY hiriaren mapa
  • Kaleetako zoladura ukipenezkoa eta irristagaitza da, bai joan-etorrietan laguntzeko, bai espaloiak eta zintarriak bezalako eremuez ohartarazteko.
  • Kale-argien kanpoko argiztapena eta barrualdekoa, erakinetakoa, egokituta dago giroa ez itsutzeko eta saturatzeko.
  • Kartelak eta errotuluak islada-kontrakoak eta akabera matekoak dira, eta kontrastea dute figuraren eta hondoaren artean azkar ikusi ahal izateko.
  • Ateen eta sarbideen inguruak fatxadaren gainerakoaren aldean modu desberdinean margotuta daude, azkar bereizten laguntzeko.
  • Semaforoetan, igogailuetan, garraio publikoko geralekuetan edo leku publikoetarako sarbideetan dauden entzuteko elementuek edo soinu-abisuek joan-etorrietan orientazioa errazten dute edo arriskuez ohartarazten dute.
  • Kaleak, etorbideak, parke eta merkataritza-zentroetako gune irekiak eta abarrak informazio soinuduna edo ukipenezkoa dute ibilbideetan zehar.
  • Eraikinetako informazio-, sarbide- edo erregistro-puntuek, kartelek eta bestelako seinaleek, bai eta supermerkatuetako elikagaien etiketek eta abarrek ere, honako osagarri hauek dituzte:audiogidak eta audiodeskribapenak; bai eta braille irakurketa eta bestelako ukipenezko elementu batzuk ere (horiek informazioa entzumenaren eta ukimenaren bidez interpretatzea errazten dute).
  • Gure hiriko wifi sare osoa eta webgune guztiak irisgarriak dira.

Ikusmen-desgaitasuna dugunok ikusmen-maila desberdinak izan ditzakegu.

Denok ez dugu modu berean eskuratzen informazioa. Gure ikusmen-hondarraren arabera, braille idazketa-sistema, letra handia eta kontrastatua duten inprimatutako testuak, edo tresna informatiko irisgarriak (tifloteknologia) erabili ahal izango ditugu. Bakoitza gure beharretara egokitua!

ONCITY bideo-jokoan ikusmen-desgaitasuna duen pertsonaia
Irudi zehatzik gabeko koadro urdina

Itsuek ez dute ezer ikusten.

Koadro honetan forma lauso batzuk ikus daitezke

Batzuek argia eta iluntasuna bereiz ditzakete, baina ez objektuen forma.

Koadro honetan irudi lauso bat ikusten da

Beste pertsona batzuek objektu batzuk oso distantzia laburrean ikusi edo bereiz ditzakete; testu kontrasteduna, tamaina handikoa eta argia irakur dezakete, baina ahalegin handia eginez eta laguntza bereziak erabiliz.

Koadro honetan orbanak dituen irudi bat ikusten da

Halaber, badira pertsona batzuk ez dutenak dena berdin ikusten. Desgaitasunaren, patologiaren edo ikusmen-urritasunaren mailaren arabera, ikusteko gaitasuna murriztu egiten da, eta ikusmen-irudia aldatuta geratzen da: ikusmen-eremua osatugabea da, zailtasunak izaten ditu zentroan edo alboetan ikusteko, orbanak, garbitasun-falta eta abar.

Nolakoa izan beharko luke mugikortasunak irisgarria izateko?

Autobus baten ikonoa
  • Geralekuetakozoladurak gida-zerrendak ditu zintarrietan, eta ukipenezko zoru irristagaitza. Autobusen eta metroko bagoien barruan, gida-zerrendak eskailera-mailetan eta sarrerako ateetan jartzen dira.
  • Markesinetako kristal zeharrargiek kolorea eta kontrastea duten biniloak dituzte itsasita, bereizten laguntzeko, eta haiekin estropezu egiteko arriskua saihesten dute.
  • Garraio-geltokiek abisu-seinale akustikoak dituzte, bai geltokietan, bai autobusen eta metroko bagoien barruan.
  • Geralekuko ikusizko informazioa irisgarria da, kontraste handia du eta letra-tamaina handia du; eta erliebean dagoen QR kode bat du (aurkitu ahal izateko), informazioa eskuratzeko.
  • Geraleku bakoitzak braille informazioa du, eta kokapen-mapek erliebea dute ukimenari esker interpretatu ahal izateko.
  • Inguruko kale-argien argiztapena egokituta dago itsutzea saihesteko.

Nola egin erosketa modu irisgarrian?

Supermerkatuko erosketa-orgaren ikonoa
  • Kristalezko sarbideek binilo-banda batzuk dituzte begien parean, kristalezko atea dela adierazteko.
  • Korridoreak eta barne-ibilbideak zabalak eta oztoporik gabeak dira.
  • Linealei buruzko informazio guztia letra handi eta kontrastatuz idatzia dago, eta audiodeskribapenak ditu eremu bakoitzean.
  • Erosketako orgatxoek handitze-lupa dute, eta konpartimentuak produktuak kategoriaka jarri ahal izateko.
  • Laguntza-langileak daude korridoreetan, bezeroen beharrei erantzuteko.
  • Ordainketa-kutxak audiodeskribapena du, zer produktu kobratu den eta zenbatekoa jakiteko.
  • Norberak ordaintzeko kutxa irisgarria da.
  • Produktuen etiketak braillez idatzita daude.
  • Produktuek erantzun azkarreko kodeak (QR) dituzte etiketetan.

Nola diseinatzen dira hiri-espazioak irisgarriak izan daitezen?

Hiri bateko eraikinen ikonoa
  • Kaleetako zoladura ukipenezkoa eta irristagaitza da; eta kale-argien argiztapenaegokituta dago ez itsutzeko.
  • Seinaleak eta errotuluak islada-kontrakoak dira, eta kontrastea eta letra handia dute.
  • Kaleek, garraio publikoko geltokiek, eraikinek eta ingurune irekiek honakoak dituzte:soinuzko elementuak, ukipenezkoak, edo braillez idatziak, informazioa errazteko.
  • Kaleek ez dute oztopo arkitektonikorik; eta hiri-altzarientzako (farolak, bankuak, paperontziak, etab.) gune espezifikoak daude, baita patinete elektrikoak edo bizikletak aparkatzeko ere.

Nola ikasi modu irisgarrian?

Ordenagailu bat duen mahaiaren ikonoa
  • Udaletik braille irakurketa ikasgaia sustatu dugu, Oncityn bizi garen guztion inklusioa bermatzeko.
  • Gorputz-hezkuntzako ikasgaia eta eskolaz kanpoko jarduerak inklusiboak dira.
  • Irakasleek modu desberdinak dituzte ikasgai bat irakasteko eta egin beharreko jarduerak era askotara aurkezteko. Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala esaten diote.
  • Irakasleek azpitituluekin eta irakurketa errazean idatzitako testuekin osatzen dituzte beren azalpenak, eta horrek ikasle guztientzako irisgarritasuna bermatzen du. Erliebean dagoen materiala eta manipulatzeko materiala ere erabiltzen dute.
  • Sarbide nagusiek soinu-abisuak dituzte, ateak ireki direla adierazteko.
  • Sarbideek sarbide-arrapalak dituzte, eta ibilbideak markatuta ikastetxeko patioko eta korridoreetako zoruan.

Nola gozatu kulturaz modu irisgarrian?

Koadro baten eta estatua baten ikonoa
  • Kultura-programazioek eta museo-aretoek audiogidak eta audiodeskribapenak dituzte.
  • Kokapen-mapek, museoen edo asialdi-zentroen barruan orientatzeko, braille informazioa eta ukipenezkoa dute, hainbat erlieberekin.
  • Barruko kartelak eta seinaleak letra handiz eta kontrastearekin idatzita daude.
  • Liburuxkak eta sarrerak braillez daude; letra handia dute irisgarriak izateko, eta baita QR kode bat ere erliebean markatuta.
  • Sarrerek, irteerek, korridoreek, igogailuek eta abarrek ez dute oztoporik eta irisgarriak dira.
  • Komun publikoek gida-zerrendak dituzte zoruan, eta baita soinu-abisuak edota ukipenezkoak ere.
  • Komunek gida-txakurrentzako edanlekua dute.

Nola erraztu kudeaketak irisgarriak izatea?

Udaletxe baten ikonoa
  • Hiriko webgune guztiak irisgarriak dira herritarrei digitalizazioa errazteko: zerbitzu publikoen izapidetzetik eta kudeaketatik hasi eta baita online erosketak egitea ere.
  • Eraikin publikoetan, solairu bakoitzak kolore bereizgarria du identifikatzeko, eta igogailuak irisgarriak dira.
  • Erakusmahaiek oztoporik gabeko inguruko espazioa dute.
  • Braillez idatzitako kartel guztiek dituzte manipulatzekoak diren elementuetan (kartelak, ukipenezko mapak, etab.) birus posibleen aurrean babes egokia mantentzeko behar besteko neurri higienikoak.