Nueva edición del Concurso Escolar ONCE

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

ONCiTY: Berdinak egiten gaituen bideo-jokoa

ONCEren Eskola Lehiaketaren 39. edizioa

ONCE Gizarte Taldearen 39. Eskola Lehiaketako kartela

39. edizio honetan, ONCE Gizarte Taldearen eskola lehiaketa berrituta dator eta bideo-joko hezitzaile eta irisgarri bat aurkeztuko du, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta LHko ikasleak sentsibilizatzea helburu duena esperientzia murgiltzaile baten bidez (mundu inklusiboago batean bizitzearen garrantziaz ikasiko dute bertan).

Gamifikazioa bezalako metodologia berritzaileek gero eta presentzia handiagoa dute ikasgeletan, eta irakasle-komunitateak aintzat hartzen ditu horrelako baliabideek jakin-mina eta ikaskuntza pizteko dituzten onurak. Horregatik, ONCE Gizarte Taldearen eskola lehiaketak urrats bat gehiago emango du ikasleekin % 100 konektatzen duen formatu horretarantz.

Bideo-jokoaren helburu nagusia ikasleek ikastea da, beren jakin-mina piztuz, eta esperientzien bidez sentsibilizatzea. Abentura bikain bat biziko dute, eta gainditu beharreko hainbat erronka aurkituko dituzte Oncity hiria guztiontzat % 100 irisgarria izatea lortzeko.

Banaka, familiakoekin, ikasgelan... jokatu ahal izango da, eta ibilbide bakoitzean ikasleek ikaskuntza eta esperientzia berriak eskuratuko dituzte.

Parte-hartze lana (gela bakoitzeko bat) taldean, ordenagailu bakar batetik, olana bat sortzea izango da, gizarte inklusiboagoa lortzearen garrantziari buruzko esaldi batekin. Olana hori sortzeko, irakaslearen eremu pribatuan aurki daitekeen arbel digitalak eskaintzen dituen tresnak erabiliko dira.

Bideo-jokoak honakoak edukiko ditu:

12 erronka, 4 desgaitasunen ezagutzan oinarrituta: ikusmenekoa, entzumenekoa, adimenekoa eta fisikoa.

Quiz erako galderak. Horien bitartez, erabiltzaileek inklusioari buruzko alderdi garrantzitsu berriak ikasi ahal izango dituzte, eta, gainera, aurkezten diren desgaitasunekiko enpatia izango dute.

Inklusioarekin lotutako kultura-gomendioak (liburuak, filmak, serieak…).