Jarraian, webgune hau arautzen duen cookie-politika (aurrerantzean, “cookie-politika” edo “politika”) azalduko da. Webgunea ESPAINIAKO ITSUEN ERAKUNDE NAZIONALAren (ONCE) titulartasunpekoa da. Cookie-politika honen helburua erabiltzaileari cookien erabilera, motak, helburua eta horien iraupena ulertzen laguntzea da; baita cookieak konfiguratzeko, administratzeko edo baztertzeko dituen aukerak ulertzen laguntzea ere.
Zer dira "cookieak"?
Cookieak artxibo edo gailu txikiak dira, erabiltzailearen terminalean edo gailuan (adibidez, ordenagailua, telefono mugikorra, tableta edo konektatutako beste edozein gailu…) deskargatu eta biltegiratzen direnak; eta aukera ematen dute webgune honek erabiltzailearen informazioa gogora ekartzeko nabigatzen ari denean (adibidez, honakoetarako aukera ematen du: erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltegiratu eta berreskuratzea; zer web-orri bisitatzen diren ikustea; ikustea zenbat denbora egon den konektatuta; web-orri baten funtzionamendua aztertzea; arazo teknikorik dagoen aztertzea; eta abar).
Oro har, cookieak hainbat motatakoak izan daitezke:
Cookieak bidaltzeko erabiltzen den ekipoa edo domeinua kudeatzen duen eta lortutako datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
Cookie propioak: webguneko editoreak, kasu honetan ONCEk, kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik bidaltzen dira erabiltzailearen ekipora edo terminalera, eta bertatik ematen da erabiltzaileak eskatutako zerbitzua.
Hirugarrenen cookieak: erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira, webguneko editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik (aitzitik, cookien bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatzen du). Cookieak ONCEk kudeatutako ekipo edo domeinu batetik instalatzen badira, baina horien bidez jasotzen den informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, ezin dira ONCEren cookie propiotzat hartu. Ildo horretan, ONCEk erabiltzaileek plataforman egiten duten nabigazioaren portaera neurtzen edota aztertzen duten analisi- eta neurketa-enpresen zerbitzuak kontrata ditzake, eta, ildo horretan, haien izenean eta ordezkaritzan jarduten dute, hirugarren horien cookieak erabiliz lortutako datuen analisiaren bidez; hori guztia, ONCEk ematen duen zerbitzua hobetzeko helburu bakarrarekin.
Cookieen bidez lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
Cookie teknikoak (Beharrezkoa): erabiltzaileari aukera ematen diote plataforman nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko (esaterako, trafikoa eta datuen komunikazioa kontrolatzea; saioa identifikatzea; sarbide mugatuko informazioa eskuratzea; eskaera bat osatzen duten elementuak gogoraraztea; ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea; nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea; bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
Cookie funtzionalak edo pertsonalizaziokoak (Lehentasunak): erabiltzaileari zerbitzura sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminalean dauden zenbait irizpideren arabera (hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota edo zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, besteak beste) aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin.
Analisirako cookieak (Estatistikak): haiei lotutako webguneen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota honen bidez jasotako informazioa plataformako jarduera neurtzeko eta gune, aplikazio eta plataforma horietako erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak txertatzeko.
Publizitate-cookieak (Marketina): aukera ematen dute editoreak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen web orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko, hainbat irizpideren arabera (esaterako, editatutako edukia edo iragarkien maiztasuna).
Portaera-publizitateko cookieak (Marketina): editoreak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen web orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dute. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute (haien nabigazio-ohituren etengabeko behaketaren bidez lortzen da informazio hori); horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke, haren araberako publizitatea erakusteko.
Ekipoan edo terminalean aktibatuta dauden denboraren arabera (Iraungitzea), honako hauek bereiz ditzakegu:
Saioko cookieak: Erabiltzailea plataformara sartzen den bitartean datuak biltzeko eta biltegiratzeko diseinatutako cookieak. Saioko cookieek webgune batek erabiltzailea ezagutzea ahalbidetzen dute.
Cookie iraunkorrak: Cookie hauetan, datuek terminalean biltegiratuta jarraitzen dute, eta cookiearen arduradunak zehaztutako aldi batez sar daitezke horietara eta tratatu daitezke (minutu batzuetatik urte batzuetara bitartean).
Nola kudeatu eta konfiguratu cookieak.
Erabiltzailea lehen aldiz sartzen bada (edo, lehen aldia ez bada, aurretik erabilitakoaz bestelako gailu edo nabigatzaile baten bidez sartzen bada), edo cookieak bere gailutik ezabatu baditu, webgune honek funtzionatzeko behar-beharrezkoak ez diren cookieak instalatzea onartu edo baztertu ahal izango du bere lehentasunen arabera. Besterik adierazi ezean, webgune honen nabigazioa eta funtzionamendua ahalbidetzeko teknikoki beharrezkoak diren cookieak erabiltzailearen gailuan gordeko dira. Erabiltzaileak edozein unetan alda edo ken dezake baimena cookien politika honen bidez, eta bere lehentasunak une oro konfiguratu ahal izango ditu.
Indarraldia eta aldaketa.
Cookie-politika hau aldatu egin daiteke lege- eta erregelamendu-eskakizunen arabera, edo politika hori Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (DBEA) emandako jarraibideetara egokitzeko. Horregatik, erabiltzaileei gomendatzen zaie aldian-aldian bertara sartzea.
Zure konfigurazioaren laburpena: