IRISGARRITASUNAREN TAULA HANDIA

Edizio honetan, egunerokoan oztopo desberdinei aurre egin behar dieten pertsonen azalean jartzera gonbidatzen zaituztegu. Nola? Esperientzia-erronkez betetako ibilbide digitaleko jolas baten bidez , ikasgela bizipen- eta lankidetza-ikaskuntzako gune bihurtuko dutena.

Aukeratu ikasgelako avatar bat eta partidaren iraupena (gutxienez 20 minutu, gehienez 40 minutu). Dena prest? Bota dadoa eta aurreratu lauki kopurua nahi duzuen norabidean. Lauki bakoitzak esperientzia-proba txiki bat dauka.ikasgelan. Gainditu egin beharko duzue.

Zure eremu pribatuan aurkituko duzun tresna horri esker , ikasleek elkarlanean lan egin ahal izango dute , enpatia eta sentsibilizazioa sustatuz.

Esperientziaren bidez , ezgaitasunen bat duten pertsonek egunero dituzten erronkak ez ezik , edonork bere bizitzan aurki ditzakeen oztopoak ere ulertuko dituzte, hala nola hizkuntza , osasun-arazoak edo mendekotasun teknologikoak eragindakoak.

Ez da lehiatzen: enpatiatzeko , hausnartzeko eta eraldatzeko jokatzen da.

Nahi beste aldiz jolastu ahal izango duzue, erronka berriak aurkitzeko!

Eman IZENA ESPERIENTZIAZ GOZATZEKO!

NABARMENDUTAKO ESTEKAK