Nueva edición del Concurso Escolar ONCE

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

ONCiTY: Berdinak egiten gaituen bideo-jokoa

Bideo-jokoa

IZENA EMAN ESPERIENTZIAZ GOZATZEKO

Esperientzia murgiltzaile honen helburu nagusia da ikasleek jolasean ikastea eta beren jakin-mina piztea, desgaitasunaren eta inklusioaren munduarekin sentsibilizatzen diren eta harekin enpatizatzen duten bitartean.

Abentura bikain bat da; Oncity hiria guztiontzat irisgarria izatea lortzeko gainditu beharko dituzten hainbat erronka aurkituko dituzte.

Bideo-jokoaz gozatzeko, Eskola Lehiaketan izena eman behar da. Partida bakoitzak 25-30 minutu inguru irauten du. Zuen ezagutzaren araberakoa izango da dena! Baina ez kezkatu: partida gorde egin dezakezu eta beste une batean jarraitu.

Bideo-jokoan hainbat minijoko eta galdera dituzu. Horien bidez, inklusioari buruzko alderdi berriak ikasteko aukera dago. Eta ezusteko edukiak ere badaude; film, komiki eta aisialdi-plan ugari eta beste hainbat gauza aurkitzeko aukera ematen dute (horiek zure ikasleak sentsibilizatzen lagunduko dizute, gainera).

Eskola lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa esperientzia hau bizitzea, baina hori egitea gomendatzen dizuegu! Izan ere, tresna bikaina da 39. edizio honen helburua ulertzeko eta harekin enpatizatzeko.

NABARMENDUTAKO ESTEKAK