Ongi etorri Oncity hirira, honako hauen zutabeen gainean eraikira: inklusioa, errespetua eta enpatia!
Gure herritarrek komunitate sentimendu handia dute; eta horregatik ikasi dituzte hainbat komunikabide, mundu guztiak elkar ulertzen duela ziurtatzeko.
Oncityk hiri-elementu irisgarri eta soinuzkoak ditu, entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat hirian barrena modu seguru eta fidagarrian ibiltzea errazten dutenak.
Gure kolektiboa oso anitza da!
Hainbat komunikazio-sistema ezagutzen ditugu; eta horiek daukagun gorreria-motaren arabera laguntzen digute!
Komunikazio-sistema handigarri eta alternatibo horiei KSHA esaten diegu.
Hainbat komunikazio-sistema daude; esaterako, zeinu-hizkuntza (ZHE). Alfabeto daktilologiko bat dugu, non esku-keinu bakoitza letra bat den. Eskuak eta keinuak erabiltzen ditugu hitzak adierazteko eta esaldiak osatzeko. Gainera, zeinu-hizkuntzan egiten ditugun keinu eta mugimenduek ekintzak, iritziak edo sentimenduak transmititzen dituzte. Herrialde bakoitzak bere ZHE dauka.