¡Empieza el 39 Concurso del Grupo Social ONCE, programa de sensibilización educativa! El videojuego que nos hace iguales

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar del Grupo Social ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

ONCiTY: Berdinak egiten gaituen bideo-jokoa
Material didaktikoa lehen hezkuntza eta heziketa berezia

4. Adimen-desgaitasuna

Deskargatu PDF formatuan
ONCITY bideo-jokoko alkatearen (emakumezkoa) pertsonaia

Ongi etorri Oncity hirira, honako hauen zutabeen gainean eraikira: inklusioa, errespetua eta enpatia!

Gure herritarrek elkarri zuzentzeko hizkera eta moduak zaintzen dituzte. Pertsonen gaitasunak nabarmenduz; ez haien zailtasunak!

Hiri irisgarria funtsezkoa dadesgaitasun intelektuala dugunok modu autonomoan bizi ahal izateko, hirian barrena mugitzeko, kirola egiteko, museoetara joateko eta abarretarako; babesa eta ulermena senti dezagun.

Osasun mentaleko nahasmenduak dituzten pertsona batzuek —antsietatea, depresioa edo diskriminazioa jasan dutenek— (desgaitasun psikosoziala) inguruneak leku seguruak izatea behar dute. Horregatik, oso garrantzitsua da kaleen eta eraikinen diseinua ibiltzeko erraza eta intuitiboa izatea; edo seinale eta karteletako informazioak ulergarriak izatea, testu eta irudi sinpleak dituztenak, ulertzen laguntzeko.

ONCITY bideo-jokoan adimen-desgaitasuna duen pertsonaia
Hainbat piktogramaren irudia
  • Testuak hitz sinpleekin aurkezten dira. Hori “Irakurketa erraza” esaten zaiona da.
  • Piktogramak informazio guztietan daude, eta testu erraz eta ulergarriekin konbinatzen dira.
  • Informazio garrantzitsua mezua ez saturatzeko bakarrik uzten da.
  • Espazio publikoek ez dute kartel edo argiztapen gainkargarik, ezta zarata handirik ere, informazioa prozesatzen laguntzeko.

Nolakoa izan beharko luke mugikortasunak irisgarria izateko?

Autobus baten ikonoa
  • Garraio publikoko geltokien diseinua ahalik eta modu ulergarrienean antolatuta dago, modu intuitiboan erabiltzea errazteko.
  • Autobus- eta tren-geltokiek ingurune erosoak dituzte; horiek erabiltzen dituzten pertsonei ongizatea eta erosotasuna ematen diete.
  • Kartelak sinpleak eta ulergarriak dira; geltoki bateko espazio publiko desberdinetako orientazioa, identifikazioa eta lokalizazioa errazteko.
  • Edozein garraiobidetan megafoniaz ematen den informazioa ulergarria da eta ez du zaratarik.

Nola diseinatzen dira hiri-espazioak irisgarriak izan daitezen?

Hiri bateko eraikinen ikonoa
  • Kaleen eta parkeen urbanismoa paseoa errazteko diseinatu da, espazio zabalekin eta zoruan adierazitako ibilbideekin eta informazio-zutoinekin ibilbide nagusietan zehar.
  • Kaleek orientazioa errazten duten beste elementu batzuk ere badituzte (esaterako, kolorearen, gida-zerrenden edo erreferentzia-puntuen erabilera).
  • Kaleen eta etorbideen izenak, bai eta kartelak eta seinaleak ere irakurketa errazean daude, testuak eta piktogramak konbinatuta.
  • Espazio publiko guztiak zabalak dira eta ingurunearen kontrol bisuala eskaintzen dute; horrek segurtasuna ematen du eta antsietatea murriztea edo estresa murriztea eragiten du adimen-desgaitasuna duten pertsonengan.

Nola ikasi modu irisgarrian?

Ordenagailu bat duen mahaiaren ikonoa
  • Eskolan hezkuntza emozionala irakasten da.
  • Irakasleek azpitituluekin eta irakurketa errazean idatzitako testuekin osatzen dituzte beren azalpenak, eta horrek bermatzen die irisgarritasuna ikasle guztiei.
  • Irakasleek modu desberdinak dituzte ikasgai bat irakasteko eta egin beharreko jarduerak era askotara aurkezteko. Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala esaten diote.
  • Sarbide nagusiek argi-abisuak dituzte ateak ireki direla adierazteko.
  • Sarbideek sarbide-arrapalak dituzte, eta ibilbideak markatuta ikastetxeko patioko eta korridoreetako zoruan.

Nola gozatu kulturaz modu irisgarrian?

Koadro baten eta estatua baten ikonoa
  • Kultura- edo aisialdi-jarduera batzuek (esaterako, jolas-parkeek) zaratarik gabeko eta gehiegizko argirik gabeko ordutegiak eskaintzen dituzte.
  • Kultura-programazioak, halaber, irakurketa errazera egokitutako antzerki-lanak barne hartzen ditu.
  • Museoetako aretoek obren deskribapenak jasotzen dituzte «audio errazeko» formatuan; hau da, erraz ulertzeko moduko soinu-informazioarekin.

Nola erraztu kudeaketak irisgarriak izatea?

Udaletxe baten ikonoa
  • Sarrera nagusia erraz ezagutzeko moduakoa da, gainerakoekin alderatuta kolore desberdina izateagatik edo hure identifikatzen duen seinale batengatik.
  • Espazio publikoek lurrean markatutako ibilbideak dituzte, eskaintzen diren zerbitzuetara eramaten dutenak, haien lokalizazioa errazteko.
  • Udal-erregistro eta -kudeaketako zerbitzu publikoak puntu estrategiko gisa seinaleztatzen dira.
  • Zentro publikoek eta merkataritza-zentroek ongi argiztatutako ibilbideak eta atsedenerako eremu seguruak dituzte.
  • Informazio-kartelak erraz ulertzeko diseinatuta daude: ordutegiak laguntza-piktogramekin, eraikinaren logo edo piktograma korporatiboa, eraikinaren izena eta eskaintzen dituen funtzio edo zerbitzuak, etab.