IRISGARRITASUNA

Web honen garapenak AA (A bikoitza) irisgarritasun-maila lortzeko helburua du, W3C-k ezarritako 2.0 Web-eko Edukiaren Irisgarritasun Jarraibideen arabera. World Wide Web (W3C) Partzuergoa erakunde eta pertsona ezberdinek eta publikoak oro har osatutako elkarte bat da, web-garapenean jardunbide egokiak bultzatu eta zabaltzeko helburuaz estandarrak garatzeko baera dihardutenak.

HARTUTAKO HOBEKUNTZA NAGUSIAK

  • Webgunea responsive da, hortaz edozein pantaila-tamainara edo gailura behar bezala egokitzeko modua ematen du, irakurketa erraztuz eta pantaila-zooma erabiliz gero ere doituz.
  • Orrien barruan diren irudiek daukaten informazioaren deskribapen txiki bat ematen dute. Horrela, pantaila-irakurgailua edo testu hutseko nabigatzaileak dituzten erabiltzaileek hobeto uler dezakete irudi batek testuan duen esanahia.
  • Orri bakoitzeko hizkuntza nagusia identifikatu da, baita testuaren hizkuntza naturalaren edozein aldaketa ere; horrek bere tratamendua eta ulermena errazten die pantaila-irakurgailu eta ahots-sintetizagailuak erabiltzen dituztenei.
  • Orrialdeek barne-egitura logikoa eta argia dute, bai erabiltzailearentzat, eduki osoa ikus dezake-eta, baita informazioa pantaila-irakurgailu batekin irakurtzen duenarentzat ere, edo estilo-orria desaktibatzen dutenentzat, etab. Helburu honi jarraiki, HTML kodearen bidez definitu dira atal-goiburuak, zerrendak eta web-gunea ulertzen laguntzen duten elementu guztiak, oro har.
  • Erabilitako XHTML eta CSS kodea W3Ck onetsitako gramatika formaletara egokituta dago, behar bezalako bistaratzea bermatzeko nabigatzaile eta plataforma ezberdinetan.
  • Bere aurkezpen grafikoaren informazioa bereizi egin da; horrela, nahi duten erabiltzaileek edukietan azkarrago nabigatzeko modua izango dute, bere nabigatzailean estilo-orrien deskarga desgaitzea aukeratuz gero.

NABARMENDUTAKO ESTEKAK