Ongi etorri Oncity hirira, honako hauen zutabeen gainean eraikira: inklusioa, errespetua eta enpatia!
Gure herritarrek argi dute komunitatearen esanahia; horregatik zaintzen dituzte elkarri zuzentzeko hizkera eta moduak.
Pertsonen gaitasunak nabarmentzen ditugu; ez haien zailtasunak!
Hiri-ingurune irisgarria funtsezkoa da desgaitasun intelektuala dugunok modu autonomoan bizi ahal izateko, hirian barrena mugitzeko, kirola egiteko, museoetara joateko eta abarretarako; babesa eta ulermena senti dezagun.
Osasun mentaleko nahasmenduak dituzten pertsona batzuek —antsietatea, depresioa edo diskriminazioa jasan dutenek— (desgaitasun psikosoziala) inguruneak leku seguruak izatea behar dute. Horregatik, oso garrantzitsua da kaleen eta eraikinen diseinua ibiltzeko erraza eta intuitiboa izatea; edo seinale eta karteletako informazioak ulergarriak izatea, testu eta irudi sinpleak dituztenak, ulertzen laguntzeko.
Horregatik, gure Oncity hiriak irisgarritasun kognitiboa du, eta horrek espazioen eta inguruneen ulermena errazten du. Irakurketa erraza esaten diogu!