Nueva edición del Concurso Escolar ONCE

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Parte-hartzeko kategoriak

  • Kategoria A Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
  • Kategoria B Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
  • Kategoria C DBHko 1. - 4. maila bitartea eta Oinarrizko Lanbide Heziketa
  • Kategoria E Hezkuntza Berezia

Nola parte hartu?

1. Zure ikasgelarekin hitz inklusibo berri bat sortu

Hitz berriak sortzea oso sormen ariketa dibertigarria da! Zuen ustez, sortutako hitz berri horrek desgaitasuna duten pertsonen egungo premia adierazi behar du. Izan ere, historian zehar, errealitate berriei erantzungo dieten hitz berriak eguneratu eta sortu behar izan dira beti.

Adibideak:

  • Inclusionario.
    Haurrek sortutako hitz inklusiboen lehen hiztegia.
  • Appcesible.
    % 100 irisgarria izateko baldintza guztiak betetzen dituen aplikazio mugikorra.
  • Incluela.
    Eskola %100 inklusiboa ikasle guztiekin.
  • Barrerismo (ONCE Fundazioak sortutako hitza).
    Oztoporik gabeko hiria.

Hitza eta esanahia sormen-kartel batean islatu beharko dituzue. Horretarako, lettering moduan idatzi ahal izango duzue, edo, hiztegi batzuetan bezala, hitzarekin batera doan marrazki bat egin ahal izango duzue, haren definizioaren alde egiteko.

Kartel fisikoan edo bideojokoan bertan aurkituko duzuen arbel digitalaren bidez ere egin ahal izango da.

2. Igo webgunera

Dagoeneko, zure Eremu Pribatura igotzea baino ez da geratzen. Eta kito!

Lana amaitutakoan, audio-deskribapen* bat erantsi behar diozue, ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako pieza irisgarria izan dadin.

* Zehaztu kartelean zehazki zer agertzen den (irudiak, koloreak, egitura, mezua...).

NABARMENDUTAKO ESTEKAK