Ikasgela gisa, OLANA sortzaile bat diseinatu beharko duzue publizitate-hesi gisa. Piezaren diseinuak esaldi edo eslogan bat izan behar du, gizarte inklusiboagoa lortzearen garrantzia nabarmenduko duena. Bideo-jokoaren barruan arbel digital bat dago, lehiaketarako lana sortzeko euskarri izango dena.
Material didaktikoan informazio gehiago aurkituko duzue; informazio horrek Oncity hirirako zuen olana egiten lagunduko dizue.
Lana amaitu ondoren, audio-deskribapen* bat gehitu behar duzue, pieza irisgarria izan dadin.
* Olanan zehazki zer ikusten den zehaztu (irudiak, koloreak, egitura, mezua...).
Zure eremu pribatura igotzea besterik ez da geratzen. Eta kito!
SORTZAILEENAK IRABAZ DEZALA!