Ongi etorri Oncity hirira, honako hauen zutabeen gainean eraikira: inklusioa, errespetua eta enpatia!
Gure herritarrek komunitate izugarria osatzen dute, eta oso harro gaude horretaz!
Gure hiria irisgarria da; eta, horrek ikusmen-desgaitasuna duten pertsonak bertako kale eta eraikinetan barrena askatasunez mugitu ahal izatea laguntzen du.
Ikusmen-desgaitasuna dugunok ikusmen-maila desberdinak izan ditzakegu. Ikusmen-hondarra esaten diogu; eta, gure trebetasunen arabera, braille idazketa-sistema, letra handia eta kontrastatua duten inprimatutako testuak, edo tresna informatiko irisgarriak (tifloteknologia) erabil ditzakegu. Bakoitza gure beharretara egokitua!
Itsuek ez dute ezer ikusten.
Batzuek argia eta iluntasuna bereiz ditzakete, baina ez objektuen forma.
Beste pertsona batzuek objektu batzuk oso distantzia laburrean ikusi edo bereiz ditzakete; testu kontrasteduna, tamaina handikoa eta argia irakur dezakete, baina ahalegin handia eginez eta laguntza bereziak erabiliz.
Halaber, badira pertsona batzuk ez dutenak dena berdin ikusten. Desgaitasunaren, patologiaren edo ikusmen-urritasunaren mailaren arabera, ikusteko gaitasuna murriztu egiten da, eta ikusmen-irudia aldatuta geratzen da: ikusmen-eremua osatugabea da, zailtasunak izaten ditu zentroan edo alboetan ikusteko, orbanak, garbitasun-falta eta abar.