Cookieak erabiltzen ditugu gure web-orriaren esperientzia ezin hobea izan dadin. Web-orrialdea erabiltzen jarraituz gero, ados zaudela ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi
ONCE Upon a time. La mirada de todos/as

Onlineko saio hezitzaile interaktiboak

Prest ditugu jadanik inklusioa, hezkuntza eta sormenaren inguruko gure adituen txostenak!

Beste behin hezkuntza inklusiboko aditu puntakoenak bildu ditugu, ikasgelan sormenak duen boterea eta inklusioaren aldeko mugimenduaren buru izatearren, ikasleria nola ahalmendu agerian utziko duten aditu handiez gain.

Sar zaitez zuzenean saio hezitzaile eta interaktibo bakoitzean GoToWebinar plataformaren bitartez.

Baina ez baduzue zuzenean etortzeko aukerarik, ez kezkatu! Aurki, txosten bakoitza igota utziko dugu, aditu bakoitzak eskeinitako materialarekin eta haren garapenean planteatu ziren galdera eta erantzunekin, deskargatzeko aukera izan dezazuen.

Próximas sesiones interactivas

Unitate Iristerrazak Diseinatuz

Antonio Márquez - Asteartea, abenduak 3, 19:00etan

Antonio Márquez

IDUaren pautak ezagutzeak ikasleria guztiarentzako alternatibadun programazioak era konplexu eta zehatzagoan osatzen lagunduko gaitu, gure esfortzuak modu egokian bideratzen lagunduz. Honako tailerraren garapenean zehar zure ikasgelan IDUa aplikatzeko era erraz bat proposatuko dizugu, baliabide digitalen inguruko ezagutza zabalegirik izan beharrik gabe.

Sobre Antonio Márquez
Pedagogia Inklusiboko maisu orain dela 15 urtetatik, IDUa landuz eta inplementatuz. CASTaren (Center for Applied Special Technology) bidez Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalan diplomaduna. Hezkuntzaren inguruko Si es por el maestro, nunca aprendo Blogaren egile.

Ikaskuntza Kooperatiboa, ikasgelan inklusioari mesede egiteko proposamen metodologiko bat.

Roberto Busquiel - Osteguna, abenduak 12, 19:00etan

Roberto Busquiel

Gure ikastetxean Ikaskuntza Kooperatiboa epe labur, ertain eta luzera inplementatzeko planifikazio eta antolakuntza.

Formakuntza honen bitartez, irakaslegoak askotariko irtenbideak aurkituko ditu, ikasgelako eskuhartze prozesu osoan zehar ikasleria laguntzeko eta proiektu tinko eta zentruzkoa izaten lagunduko dioten erreminta ezberdinak ezagutuko ditu.

Sobre Roberto Busquiel
MIAC proiektuaren fundatzaile eta koordinatzaile, Colegio Padre Dehon de Novelda (Alicante) zentruko irakasle, tutore eta Berrikuntza Pedagogikorako koordinatzaile. Hezkuntza Coaching-a eta Ikaskuntza Kooperatiboan Masterra, CEU San Pablo Unibertsitatearen bitartez.

Sesiones ya realizadas

IDU, ikaskuntzaren diseinu unibertsala.

Coral Elizondo - Asteazkena, azaroak 20, 19:00etan

Coral Elizondo

Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaz hitzegitea hezkuntzaren paradigma berria da. Giza aldakortasuna ulertzen duen eta haren arabera diseinatzeko jarraibideak eskeintzen dituen paradigma; sustrai psikologia kognitiboa eta pedagogia dituena irakasleari ikaskuntza giro malguak sortzeko aukera emanez.

Sobre Coral Elizondo
CASTen bidez IDU-n diplomaduna, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren erreferente estatubatuarra (Harvard).

Garun sortzaileak hezkuntzan: Denok hobe dezakegu!

Jesús Guillén - Osteguna, azaroak 28, 19:00etan

Antonio Márquez

Zer dio neurozientziak sormenaren inguruan? Sortzaileago izan al gaitezke? Zer egin genezake eskolan? Eta familian? Honakoak eta beste galdera batzuk aztertuko dira webinar saioan, non zenbait ikerketa ikasgelarako edo edonolako testuinguru hezitzailetarako aplikapen praktikoekin lotuko den, erabat ezberdinak diren pertsonek elkarrekin ikasi ahal izatea lagunduz.

Sobre Jesús Guillén
“escuela con cerebro” Blog-aren egilea. Bartzelonako Unibertsitateko ICE-ko “Neuroeducación: aprender con todo nuestro potencial” (Neurohezkuntza: Gure potentzial osoarekin ikasi) graduondoko Irakaslea.