Cookieak erabiltzen ditugu gure web-orriaren esperientzia ezin hobea izan dadin. Web-orrialdea erabiltzen jarraituz gero, ados zaudela ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi
Conexión Adiccioff. Esto no es un juego

BIGARREN HEZKUNTZA ETA OINARRIZKO LH

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle guztiek hartu ahal izango dute parte 37. Grupo Social ONCEren Eskola Lehiaketan, lan kooperatiboa bultzatzen duten mekanika batzuen bitartez, teknologiaren erabilera egokiaren inguruan hausnartuz.

Gainera, eskola lehiaketan izen ematerakoan guztiok, irakasleak barne, benetan mundiala denparte hartzearen trukeko oparia.

Material didaktikoa

Gure material didaktikoa hurrengo blokeetan klik eginez lor dezakezue! Aipatutako materiala ez da ezinbestekoa, baina aurkeztu beharreko lana egitea errazten du.

Material didaktiko hau MIAC osatzen duen hezitzaile taldeak garatu du, beste askoren artean gaian adituan diren IS4K, FAD eta Pantallas Amigas bezalako entitateek sortutako baliabide eta materialak kontuan izanik.

Lehiaketako zeregina

Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko LH-ko ikasleek ONCE lehiaketan egin beharreko lana oso samurra da!

Sor ezazu publizitate kartel bat

Erronka publizitate Kartel bat diseinatzean datza formatu bertikalean. Iragarkiak arreta deitu beharra du eta teknologiaren erabilera arduratsua bultzatuko duen mezua igorri behar du.

*Onartutako irudi-formatua: JPG.

Eslogan bat gehitu

Iragarkia eslogan batekin eta erabilerraztasuna ahalbidetzearren audio-deskribapen batekin batera aurkeztu beharko da.

*Onartutako audio-formatuak:.MP3, .MP4, .WAV, .ACC edo .3GP.

Igo ezazu lana web orrira

Hau da azken urratsa! Gure sari itzelak eskuratzeko lana web orrira igo baino ez duzue egin behar.