Cookieak erabiltzen ditugu gure web-orriaren esperientzia ezin hobea izan dadin. Web-orrialdea erabiltzen jarraituz gero, ados zaudela ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi
Por mí y por todos mis compañeros. Ideas para un recreo inclusivo.

Jolas-ordu inklusiboa

Zure ikasleek jolas-ordu inklusiboari esker irabaz ditzaketen aukera guztiak ezagutzen al dituzu?

Alderdi sozialetik begiratuta, jolasaldian gizarte txiki bat sortzen da eskola barruan non adin, hezkuntza maila eta profil ezberdinetako ikasleak ingurukoekin elkarreraginean aritzen diren eta haien arteko gatazkak konpontzeko negoziazio eta bitartekaritza gaitasunak praktikan jartzen dituzten.

Patioa fisikoki ere aldatzeko aukera egon liteke, beste aktibitate batzuk aurrera eramateko txokoak gehituz edota beharrezko duten ikasleei iristeko erraztasunak jarriz. Horrela, ikasle oro eta interes zein behar guztiak kontuan hartuko lirateke. 525 ordutan gauza anitz egin daiteke eta…

Eskola inklusiboagoa lortzeko, grafiko honek jolasaldian esistitzen diren dimentsio sozial eta fisikoak azaltzen ditu

Infografia modura jostaldiaren bi dimentsioak azaktzeb ditueb ieudi eskematikoa.
1,. Jostaldia espazio fisiko gisa, bertan espazioaren morfologiaz hausnartzera gonbidatzen dizuegu, aniztasuna eta desgaitasuna duten pertsonak aintzat hartuz. Horretarako, irudiak gune anitzak sortzea iradokitzen du, denontzat, gune berdeak, irakurketa-guneak, mahai-jokoak eta txapelketak esate baterako.

Ikusme-eskemaren beste erdiak jolastorduari buruzko informazioa ematen du, gune sozial moduko alderdian. Ikasle guztien inklusioa eta soziabilitatea lantzeko, eskemak hainbat ideia ematen ditu, esate baterako jolas eta kirol berriak asmatzea, genero-berdintasuna sustatzea, baita trebetasun sozialak garatzea ere.

Orain zuen jolas-orduak ingurune inklusiboagoak izango dira!