Pareko egiten gaituen bidea
Material didaktikoa bigarren hezkuntza, batxilergoa eta LH

Irakasle Gida

Deskargatu PDF formatuan

Gure erronka

Inguratzen zaituen gizartea eraldatzea.
Desgaitasuna duten pertsonen inklusioa hobetzea.
Gauzak aldatzeko duzun ahalmenaz ohartzea.

Aurreko ediziotan bezala, material didaktiko honen erabilera ez da derrigorrezkoa parte hartzeko, soilik proposamen bat da, erreminta bat zein gure ustean lagungarria izan daitekeen zure ikasleek hobeto ulertzeko edizio honetako gai sorta eta errazago lantzeko partaidetza jarduera.

Hasi aurretik, proposatzen dizugu galdeketa sinple bat zure ikasleentzat, asmoa izanik material didaktiko honetan proposatutako dinamikak garatu aurretik desgaitasunari buruz duten pertzepzioa ezagutzea eta atzemandako aldaketak baloratzea eta ebaluatzea.

Esteka arazorik gabe partekatu ahal duzu, zeren galdeketak ez du eskatzen datu pertsonalik, soilik zure ikastetxearen eta maila partaidearen izenean erregistratuta geratuko da.

Galdeketa eskuratu

Lehen urratsa. Pertzibitu.

Lehen saio honetan erabiliko dugu egokitzapen bat Richthart, Church eta Morrisonek (2011) Harvardeko Zero proiekturako garatutako pentsamenduaren errutinetako batena. Hizpide dugu zehazki “3-2-1 Zubia” edo pentsamenduaren errutina, zeinek ahalbidetuko digun ikasleek desgaitasunari buruz hasiera batean dituzten ezagutzak identifikatzea, hala nola haiengan atzemandako aldaketa horri buruzko informazio berria jasotzen dutenean.

Saio hau garatzeko soilik beharko dugu 3-2-1 Zubia errutiaren antolatzaile grafikoa, gure proiektuaren lekukotasun-bideoak eta hareazko ordulari bat edo ordulari analogiko bat.

Ikasleak informatzen ditugu pentsamenduaren errutina honen helburuaren gainean, eta talde-lan bat proposatzen dugu teknika kooperatiboa jarraituz “arkatzak erdigunera”, horrela, desgaitasunarekin aurretiazko esperientziarik izan ez duten ikasleek dagoeneko eskuratuta dituzten beste gelakide batzuekin lan egin ahal izango dute. Talde bakoitzak bozeramaile bat esleituko du.

Errutina hau gauzatzeko, ikasleei eskuragarri jartzen zaie 3, 2, 1 zubia errutinaren antolatzaile grafikoa.

Saioa ondorengo moduan garatuko da:

  1. Lehenik eta behin, tarte bat hartzen dugu taldean gogoratzeko desgaitasunari buruz zer dakigun. Horrela, oroimenaren kutxa zabalduko dugu gogora ekartzeko desgaitasuna duten ezagutu ditugun pertsonak, norbait ezagutu badugu, aipatu izan dizkiguten desgaitasuna duten pertsonak, edo besterik gabe gure bizitzako zenbait une zeinetan lesio edo istripuren baten ondorioz mugikortasun, ikusmen, entzumen eta/edo komunikazio murrizketak jasan izan ditugun, desgaitasuna duten pertsonek modu kronikoan jasan izaten dituztenen antzekoak.

    Lehenik eta behin, tarte bat hartzen dugu gogoratzeko desgaitasunari buruz zer dakigun. Horrela, oroimenaren kutxa zabalduko dugu gogora ekartzeko desgaitasuna duten ezagutu ditugun pertsonak, norbait ezagutu badugu, aipatu izan dizkiguten desgaitasuna duten pertsonak, edo besterik gabe gure bizitzako zenbait une zeinetan lesio edo istripuren baten ondorioz mugikortasun, ikusmen, entzumen eta/edo komunikazio murrizketak jasan izan ditugun, desgaitasuna duten pertsonek modu kronikoan jasan izaten dituztenen antzekoak.

    Talde bakoitzari material bat ematen zaio, Eranskina I , zeinetan aurkezten dugun hitzak eta irudiak dakartzan orri bat, lagundu lezakeena aktibatzeko gure ikasleek desgaitasunarekin izandako oroitzapenak eta esperientziak.

  2. Jarraian, eskatzen diogu ikasle bakoitzari zuzentzeko bere antolatzaile grafikora eta idazteko hiru hitz desgaitasunean pentsatzen duenean burura nabarmenki etortzen zaizkionak. Lan hau banaka egiten da, talde-lana egiten ari bagara ere.

    Eta zer gertatzen da komunikatzerakoan idazteko sistema ezberdinak erabiltzen dituzten ikasleekin?

    Ikasle guztien partaidetza bermatzeko proposatzen dugu, (DUA) Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren oinarrizko printzipioen arabera, plantilla bat erabiltzea Eranskina I bezalakoa, hitz eta irudi osagarriekin hornitutakoa, beharrezkoa izaten bada, ikasle guztiek desgaitasunarekin gehien lotzen dituzten hiru hitz edo irudi hautatu ahal izan ditzaten.

  3. Gure hiru hitzak taldearekin partekatzen ditugu. Orduan, maisuak eskatzen dio talde bakoitzeko bozeramaileari, klasearekin partekatzeko bere hitz gakoak, bere oroitzapenak eta esperientziak azalduz.

    Irakasleak arbelean idatzi ahal ditu hitz gakoak, azpimarratuz zenbat aldiz errepikatzen den hitz gako berdina eta hitz gako ezberdinen arteko konexioak.

  4. Jarraian, arkatzak erdigunera dinamikara itzuliko gara, eta taldeei eskatzen diegu bi galdera planteatzeko zein bururatzen zaizkien desgaitasunarekin lotutako bere esperientzietan pentsatu ostean. Taldeak eztabaidatu eta hausnartu egin beharko du esperientzia horiek sorrarazten dizkien zalantzen gainean. Hausnarketa egin ondoren, ikasle bakoitza zuzenduko da bere antolatzaile grafikora irudikatzeko banakako moduan taldeak adostu dituen bi galderak. Erantzunen formatua aurkeztu ahal da bide ezberdinetatik: audioa, visual thinking, marrazkia, idatziz, formatu digitala, etab. Erabili ahal dira irakasleek eskura dituzten erreminta guztiak baina horietako zenbait ez daude guztion eskura.

  5. Amaitzeko, 3-2-1 zubia errutinaren lehenengo zutabea osatzeko, talde bakoitzari eskatzen diogu hausnartzeko metafora labur edo analogia baten gainean, zeinekin amaitu ahal izango den “Desgaitasuna izatea da antzekoa..." esaldia. Hausnarketa kolektibo honen ostean, ikasle bakoitza zuzenduko da bere antolatzaile grafikora bertan irudikatzeko bere erantzuna banakako moduan. Erantzun formatua bide ezberdinetatik aurkeztu ahal da: audioa, visual thinking, marrazkia, idatziz, formatu digitala, etab.

  6. Partekatzen ditugu, 3. ataleko dinamika berdina jarraituz, ikasleek eginiko galderak eta gero, proposatutako metaforak.

“3-2-1” zubiaren lehenengo zutabea osatu ondoren, ONCE Gizarte Taldearen lekukotasun-bideoak proiektatzen ditugu. Ikus-entzunezko pieza hauek desgaitasuna duten pertsonen errealitatea islatzen dute lau arlo giltzetako bakoitzean: Aisia, Hezkuntza, Enplegua eta Eskuragarritasun Unibertsala.

Lehenengo saioaren iraupena 45 minutu ingurukoa da.

Bigarren urratsa. Hausnartu.

Bigarren saioaren helburua da ikasleek proiektuaren xedea edo erronka ezagutzea, hala nola aztertutako lau arloetan inklusioaren hobekuntzarako estrategia edo modu ezberdinen gaineko hausnarketaren ondoren, lehenengo proposamenak egitea.

Horretarako, proposatzen dugu klasea antzeko tamainako lau taldetan banatzea. Talde hauetako bakoitza hasiera batean espezializatuko da proposamen edo ideien sorreran, desgaitasuna duten pertsonen inklusioa hobetzeko arlo edo esparru zehatz batean. Hala ere, talde guztiek aztertuko dituzte arlo edo esparru horiek.

Gure gomendioa da taldeak aurretiaz eratzea, heterogeneotasun maila minimo batekin, barne hartuz ikasteko zailtasunak, heziketaren eta nortasunaren behar bereziak, etab. Jokabide honek ekiditen du ikasketa profil hauetako ikasleak agian bere gelakideen aldetik hautatuak ez izatea gainerako ikasleak bezala, taldeak askatasunez eratzeko aukera ematen diegunean.

Bigarren saioko dinamika honakoa da:

  1. Hasteko talde bakoitzari arlo bat esleitzen diogu.

  2. Kontakizun labur hauek irakurtzen ditugu, arlo ezberdinetan aplikatuta, lantzen ari garen problematika ulertu ahal izan dezaten:

    Arlotako proposatutako kontakizun laburrak aisia:

    Pedro kanporakoia eta oso alaia da. Pedro itsua da. Pedrok eta bere lagunek gustu musikal berdinak dituzte, eta kontzertu batera elkarrekin joan nahi dute. Lagunek galdera egiten diote enpresa antolatzaileari ziurtatzeko Pedrok kontzertua gozatu ahal izango duela.

    Juanek oso hitz gutxi esaten ditu. Juanek irudiak erabiltzen ditu nahi edo behar duena adierazteko. Juanek manga atsegin du eta oso ongi marrazten du. Bere gelakideek bidaia bat antolatu nahi dute Mangako Aretora. Pentsatzen ari dira nola egin Juanek ulertu ditzan bidaiaren nondik norakoak eta egokitua izango al den Aretoa.

    Anak gurpil-aulki bat erabiltzen du lekualdatzeko. Ana eta bere lagunak duela hilabete batzuetatik hona musika jaialdi batera joateko asmotan dabiltza. Lagunek mentalki errepasatzen dituzte bidaiaren eta jaialdiaren xehetasun guztiak ziurtatzeko Mariak gozatu ahal izango duela taldeko bat gehiago balitz bezala.

    Anak autismoa du. Ana ez da gai minutu bat edo bi minutuko itxaronaldi bat kudeatzeko. Itxaronaldiak gehiago irauten duenean, antsietate handia jasaten du eta joan egin behar izaten da. Anaren lagunek badakite arratsalde horretan bere hirian diskoak sinatzen dituen abeslari baten musika gogoko duela eta eraman nahi dute.

    Kontakizun laburrak proposatzen direnak hezkuntza arlorako:

    Antoniok ez du galtzen saskibaloiko selekzioaren partidu bakar bat. Gogoko du larunbatero bere lagunekin jolastera joatea. Antoniok gurpil-aulkia erabiltzen du lekualdatzeko. Bere gurasoak kezkatuta daude ez dakitelako bere institutu berria egokituta dagoen Antoniok heziketa fisikoa praktikatu ahal izateko bere gelakideekin.

    Juanek gogoko du janariak prestatzea txikitatik. Bere gurasoek errezetak prestatzen zizkioten urratsez-urrats irudiekin, zeren Juanek hitz gutxi esaten ditu eta gehienbat irudiekin komunikatzen da. Juanek sukalde batean egin nahi du lana eta, horretarako, lanbide heziketako modulu bat ikasi nahi du.

    Luciak diseinua maite du. Lanbide heziketa ikasi nahi du eta arropa diseinatzaile bezala lan egin nahi luke. Lucia gorra da. Ez daki ikasi nahi duen modulua egokituta dagoen.

    Pedro itsua da. Kirolak gogoko ditu eta, zehazki, igeriketa eta futbola. Astelehenean institutu berri batean hasiko da eta bere buruari galdetzen dio institutua egokituta egongo ote den ahalbidetzeko, aurreko zentroan egiten zuen bezala, bere kirol gogokoenetan parte hartzeko ikasle bat gehiago bezala.

    Valeria zaratarekiko sentibera da. Gainerako ikasleek bere aulkiak eta mahaiak mugitzen dituztenean klasean, Valeriak mina sentitzen du, enbarazua baino, zaratagatik. Klasetik atera behar du eta gune lasai bat bilatu, bertan lasaitzeko. Gauza bera gertatzen zaio egunero ikasleei jolasaldia hasi eta amaitzen dela abisatzeko jotzen duen sirenarekin.

    Arlorako proposatutako kontakizun laburrak eskuragarritasun unibertsala:

    Ildek gogoko du bere hirian barrena paseatzea Ildek autismoa du eta irudien bidez komunikatzen da. Hala ere, hiriko eraikinak denak berdinak iruditzen zaizkio. Inoiz ez daki on dagoen museoa, edo zinema, edo liburutegia, bere gurasoek eramaten duten arte, zeren eraikin bakar batek ez du ageri atean ulertzen duen irudirik.

    Piktograma honetan zinemako areto bat azaltzen da, zenbakidun eserlekuekin, eta pantailan, eszena baten proiekzioa zeinetan bikote bat elkar besarkatzen ageri den.
    Piktograma honetan eraikin instituzional bat, museo bat, azaltzen da marraztuta.

    Juan oso futbolzalea da. Ez du galdu nahi bere taldearen partidu bakar bat. Juan gurpil-aulkian lekualdatzen da. Juan eta bere lagunak bildu egiten dira denboraldia hasi aurretik, Juanek bere taldearen zelaira joateko edo gainerako taldeenak bisitatzeko topa ditzakeen zailtasunak aurreikusteko.

    Gutxi geratzen da Mariaren klaseko ikasketa bidaiarako. Bera joateko irrikaz dago, baina jakin nahi du gertatzen den guztia ulertu ta parte hartu ahal izango duen. Maria gorra da eta zeinu-hizkuntzaren bitartez komunikatzen da.

    enplegua arlorako proposatutako kontakizun laburrak:

    Pedro informatikoa da. Atsegin du programazioa. Pedro itsua da. Enpresa ospetsu bat Pedro kontratatzeko asmotan dabil. Euren nahia da Pedrok lana eroso egitea eta enpresan ongi etorria sentitzea.

    Mariok autismoa du eta, autismoa duten gazte asko bezala, erraztasun handia du irudiak sailkatzeko edo kode informatikoetan akatsak atzemateko. Mariok lana egin nahi du, soldata eta bere independentzia izan, edozein gaztek bezala. Mariori gurasoek lagundu egiten diote lan egiteko aukera emango dion enpresa baten bilaketan.

    Ana hautatua izan da praktikak egiteko hiri-guneko abokatuen bulego batean praktikak egiteko. Ana gurpil-aulkian lekualdatzen da. Ana urduri dago zeren ez daki abokatuen bulegoa egokitua izango den berak lana, komunera joan etab. egin ahal izateko.

  3. Klaseko mahaien banaketa aldatu egin da, helburua izanik lau lan-esparru edo zentro handi prestatzea, aulkirik gabeko mahai batekin edo gehiagorekin. Lau lantegi horietako bakoitzean Kraft paperaren zati handi bat ezarriko dugu. Kraft paper zati bakoitzaren erdi-gunean idatzita izango dugu:

    “Zeintzuk dira zure ideiak edo pentsamenduak gure komunitateko desgaitasuna duten pertsonen inklusioa lortzea hobetzeko aisian?”

    Kasu honetan, eskatzen diogu aisian espezializatutako taldeari galdera honi erantzuteko kontuan hartuta bere testuinguru hurbilena: auzoa, herria, eskola, etab. Konexioa bilatzen dugu bere eguneroko errealitatearekin.

  4. Kolore berdineko errotulagailuak esleitzen dizkiogu talde bakoitzari, beraz, talde bakoitzak lantegi bakoitzean idatzi duena jakin ahal izango dugu.

  5. Talde bakoitzak 7-10 minuturekin kontatuko du arlo hori identifikatzen duten proposamen, ideia, pentsamendu, informazio gehigarriaren behar guztiak idazteko.

    Eta zer gertatzen da idazketa ez den beste komunikazio sistema bat erabiltzen duten ikasleekin?

    Ikasle guztien parte hartzea bermatzeko, alde batera utzita erabilitako komunikazio sistemak, gure proposamena da erabiltzea plataforma Padlet Kraft paperaren ordez. Padlet-ek adierazpen formatu ezberdinak eskaintzen ditu, esaterako audioak, marrazki artxiboak, bideoak, estekak, etab. Asmoa litzateke sortzea lau Padlet, arlo bakoitzeko bat, horrela taldeen ardatz nagusiak izanik Padlet.

  6. Adostutako 7-10 minutuak iragaitean, talde aditu bakoitzak beste lantegiak bisitatzen ditu ordulariaren orratzen noranzkoan mugituz. Horrela, talde bakoitzak aurrekoaren lanaren gainean eraikitzen du, bere ustean garrantzitsuenak diren ideiak azpimarratuz eta hasieratik talde adituek dagoeneko planteatu dituztenetara ideiak gehituz.

  7. Taldeek txandakatuz jarraitzen dute 7-10 minutuz behin, talde bakoitza lau lantegietatik pasatu den arte.

  8. Talde espezializatu bakoitza bere arloko Kraft paperaren kokalekura itzultzen da eta irakurketa partekatu bat egiten du bere gainerako kideek egin dituzten ekarpenekin. Une honetan, hoberena iruditzen zaien proposamena hautatu behar dute.

  9. Jarraian, guztiok lantegietako baten inguruan jartzen gara eta hautatutako proposamena partekatzen dugu ozenki. Une horretan, irakasleak klase osoari egiten dio ondorengo galdera:

    Zer jakin behar dugu proposamen hau praktikara eraman ahal izateko?

    Galdera honi erantzuteko, ideia-jasa bat planteatzen dugu “hitzen lainoa” balitz bezala, irakasle bakoitzak idazteko moduan arbel batean, edo formatu digitalean. Erantzun hauek antolatuko ditu irakasle bakoitzak, eta bihurtuko ditu ikasi behar dugun kontzeptuen zerrenda batean, III. faserako lanaren oinarria izanik.

    Gogoeta, debatea, ideien eta proposamenen konexioa egiteko unea da, azpimarratuz ikasleek duten beharra ulertzeko zein den ezinbesteko informazioa bere proposamena errealitate bihurtu ahal izateko.

    Ikasleek idatzitako Kraft paperak, edota Padlet, hirugarren urratserako informazio atal oinarria dira.

Hirugarren urratsa. Ulertu.

Lehen atala:

Kontuan hartuta “Ezagutu behar dugun kontzeptuen zerrenda”, talde bakoitzak ikerketa txikiak egingo ditu, irakaslearen gida lagun, kontzeptu bakoitzerako aurkitutako informazioaren sintesi baten elaborazioa egiten amaitzeko. Sintesi hau aurkeztu ahal du talde bakoitzak Mapa Mentala edo Visual Thinking direla medio.

Informazio gehigarri bezala, gehitu ahal dira dagoeneko garatutako bi proiektu (ONCE Fundazioa edo beste erakunde batzuk) lagungarria gerta dakien emandako informazioa IV. fasean garatu beharko luketen lanarekin konektatzeko orduan.

Sintesi lan honekin amaitzean, talde handian bateratze-lana egiten da, aurkitutako informazioaren laburpen bat eginez.

Bigarren atala:

Dagoeneko informazioa prozesatu dutenean, 3-2-1 zubia errutinara itzultzen gara eta zubiaren bigarren zutabea finkatzen dugu. Horretarako, erabiliko dugu honako dinamika:

  1. Arkatzak erdigunean jartzeko teknikara itzuliz, talde bakoitzari eskatzen diogu berriz hausnartu dezan indar gehienez bururatzen zaizkion hiru hitzen gainean orain desgaitasunari buruz pentsatzen duenean. egin dutenean, ikasle bakoitza, banakako moduan, zuzentzen da bere antolatzaile grafikora eta bere atzeko aldetik, hau da, oraindik erabili ez dena, hiru hitz horiek irudikatzeko.

    Eta zer gertatzen da lekto-idazketa garatu ez duten ikasleekin edo beste sistema batzuk erabiliz komunikatzen direnekin?

    Zubiaren lehenengo zutabearekin egin genuen bezala, eta ikasle guztien parte hartzea bermatzeko, erabili dezakegu plantilla bat esaterako Eranskina I , hitz eta irudi gehigarriekin hornituta, ikasle guztiek hautatu ahal izan ditzaten desgaitasunarekin orain gehien lotzen dituzten hiru hitz edo irudi.

    Era berean, sortu dezakegu Padlet kolektibo bat zeinetan behar duten ikasleek adierazpenerako aukera izango duten audioak, marrazki artxiboak, bideoak, estekak, etab. direla medio.

  2. Lan-dinamika berdinarekin jarraitzen dugu, eta orain prestatu behar dituzte bi galderak orain bururatzen zaizkizunak desgaitasunean pentsatzeko.

  3. Amaitzeko, eskatzen diegu osatzeko metafora edo analogia ahalbidetzeko amaitzea “desgaitasuna izatea antzekoa da …”esaldia.

  4. Lehen saioko gure hitzak, galderak eta analogiak alderatzen ditugu orain idatzi ditugunekin. Boluntarioak eskatzen ditugu partekatzeko bere “zubia” bere gelakideekin eta guztion artean hausnartzeko proiektu honekin ikasi dugunaren gainean.

Bigarren atal honekin amaitzeko, jarduera berri bat proposatzen dugu are gehiago sakontzeko ikasleek desgaitasunaren inguruan hasieran zituzten eta etapa honetara heltzean ikasi dituztenen arteko kontrastean. Jardueraren izenburua da “lehen pentsatzen nuen …, orain pentsatzen dut …”. Ikasle guztien parte hartzea bermatzen duten errekurtsoak erabiliko ditugu. Hau da, eskatu ahal diegu bere esaldia folio batean idazteko, epe zentzudun eta malgu bat emanez horretarako, edo erabili dezakegu Padlet bat guztiek ekarpena egin dezaten jardueran, idatziz komunikatzen ez diren ikasleak izaten baditugu.

Epe zentzudun hori iragan ostean zein ikasleek eman duten, kasu honetan banakako moduan, edukia osatzeko “Lehen pentsatzen nuen …, orain pentsatzen dut …” esaldian, ahoz partekatzen hasten gara banan-banan gure ikasleen esaldiak klaseko gainerako ikasleekin, errespetutik, ikasle ezberdinen esaldien arteko konexioak nabarmenduz.

Hirugarren atala:

Taldeak esparruetako bat hautatzen du ikasle guztiek oinarritzat hartuko duten hura bezala, irtenbide inklusiboak proposatuz lan egiteko laugarren eta amaiera etapan. Horretarako, ikasle bakoitzari bi boto ematen dizkiegu eta gehiengoaren araua aplikatzen dugu esparrua hautatzeko.

Gure gomendioa da taldean hausnartzea ekarpen esanguratsu bat egiteko aukeren gainean, desgaitasuna duten pertsonen inklusioa hobetzeko boto gehien lortzen dituzten esparruetan, “berdinketa urratzen” laguntzeko eta guztiak hautaketarekin erosoago sentitzeko.

Laugarren urratsa. Biderkatu.

Azken urrats honetan ikasleek ideia zehatzak planteatzen dituzte euren ingurunea inklusiboagoa izateko. Horretarako jarraituko ditugu honako atalak:

Lehen atala:

  1. Arloa hautatu denean zeinetan landuko den amaiera proposamena, beste behin ere irakurriko dugu arlo honetarako II. fasean hautatutako proposamena, eta ezagutu behar dugun kontzeptuen zerrenda, zeinek arlo honekin lotura duten.

  2. Azaltzen diegu ikasleei saiatuko garela hobetzen II. fasearen hasierako proposamena, ideia sortzaile berriak proposatuz, dagoeneko horretarako behar dugun informazioarekin kontatzen dugunean. Horretarako oinarri bezala hartuko dugu SCAMPER.

    Teknika honekin lehenengo aldiz kontaktua izaten duen ikasleentzat, adibide kolektibo bat jarri ahal da ohiko produkturen batekin. Produktu honetan aldaketak proposatzen dituzte jarraituz honako hizkiak SCAMPER.

  3. Klasea 4 talde heterogeneotan banatzen dugu. Talde bakoitzak lau kontzeptu hauetako bat lantzen du. Kasu honetan lau talde eratuko lirateke.

  4. Talde bakoitzak ideia berriak sortu behar ditu esleitutako hitza kontuan hartuta. Epe malgu bat ematen zaio bere gaitasunen arabera. Ideia guztiak onartzen dira, zentzugabeak izan arren.

  5. Talde bakoitzak bateratze-lana egiten du sortutako ideiekin. Guztion artean erabakitzen dugu zeintzuk izan ahal diren ideia berritzaileenak, gure tokiko esparruan praktikan jarri ahal direnak.

  6. Sortu diren ideiekin, amaiera formatua ematen diogu gure zerbitzu produktuari.

Bigarren atala:

Gure proposamenaren diseinua bideo formatuan. Lehiaketako ekarpenen azalpenak eginez, ikasleek euren ideia eraldatu beharko dute lehiaketan aurkeztu ahal duten formatu batean. Gomendatzen da estilo zehatz bat proposatzea zeinetan ikasle guztiek euren berezko trebetasunak agerian jarri ahal dituen.

Hirugarren atala:

Hautatutako proposamena barreiatu ikastetxeko hezkuntza komunitatearen artean horretarako erabili ahal izanik ikastetxeko bloga, baldin badago, familientzako zirkular bat, proiektua eta hautatutako proposamena jakitera emateko emailaren bidalketa komunitateko desgaitasuna duten pertsonen elkarte batera edo gehiagotara, etab.