ONCiTY: Berdinak egiten gaituen bideo-jokoa
Material didaktikoa lehen hezkuntza eta heziketa berezia

0. Hiri-irisgarritasuna eta inklusioa

Deskargatu PDF formatuan

Inklusioaz hitz egitea, hiri batean, herri batean, eskolan edo gizartean partekatutako edozein espaziotan, ez da bakarrik desgaitasuna duten pertsonen bizikidetza erraztuko duten alderdi teknikoetan pentsatzea; aitzitik, batez ere,inor diskriminatuko ez duen baterako existentziatzat hartzea da, haien egoera fisikoa, soziala, kulturala edo etnikoa edozein dela ere.

Pertsona guztiek hazi eta garatu behar dute modu erabateko eta independentean, gizartean erabat parte hartzea eragotz dezaketen mugez eta oztopoez haratago.

Hiri-irisgarritasunari esker, edonork erabil ditzake gizarte-espazioak eta -inguruneak baldintza berdinetan; eta erraztu egiten du pertsona guztien (desgaitasunen bat izan edo ez)mugitzeko askatasuna, independentzia eta kultur bizitzan parte hartzea, jolas-, aisialdi- edo kirol-jardueretan.

DALCO irizpideek (UNE 170001-1: 2007 Irisgarritasun Unibertsalaren araua) hiri bateko hiri-inguruneen eta -zerbitzuen irisgarritasuna neurtzen dute 4 irizpideren arabera, pertsonen garapenerako eta mugikortasunerako funtsezko alderdiak aztertzeko tresna gisa:

Oinez doan pertsona baten irudia duen ikonoa

Ibiltzea

Lekualdatzea edo toki batera sartu edo handik irtetea da. Zirkulazio- eta maniobra-espazioak, plano-aldaketak edo zoladurak eta argiztapena hartu behar dira kontuan.

Botoi bat sakatzen ari den eskuaren ikonoa

Atzipena

Mekanismoak eskuekin maneiatzea da. Kontuan hartu behar dira dei-botoien, etengailuen, ate-heldulekuen edo txorroten kokapena, altuera eta irismena, erraz maneiatu ahal izateko.

Testu-bunbuilo baten (v formako sinboloa duena) ikonoa

Lokalizazioa

Lekuak eta objektuak identifikatzea da; bai eta espazio publiko bateko espazioetan orientatzea, horiek aurkitzea eta ulertzea ere. Kartelen eta beste seinaleztapen-bitarteko batzuen kokapena kontuan hartu behar da; eta kristalezko ateak eta leihoak eta beste sarbide batzuk bereizi behar dira.

Geolokalizazioaren ikonoa

Komunikazioa

Informazioa hainbat kanalen bidez (ahoz, idatziz, ikusmenez, entzumenez, etab.) transmititzea, jasotzea eta trukatzea da, pertsona guztiek ulertu ahal izateko lagungarri izango direnak (irakurketa erraza, piktogramak, etab.).

Pertsona guztientzat diseinatzea inklusiotik abiatuta diseinatzea da; eta, beraz, etorkizun bidezkoagoa diseinatzea da1.

1 “Formación Curricular en Diseño para Todas las Personas en Educación” Crue Universidades Españolas. 2017. 67. or.