Cookieak erabiltzen ditugu gure web-orriaren esperientzia ezin hobea izan dadin. Web-orrialdea erabiltzen jarraituz gero, ados zaudela ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi
Por mí y por todos mis compañeros. Ideas para un recreo inclusivo.

ONCE lehiaketaz

NI ETA NIRE LAGUN GUZTIENGATIK

Jolasaldiak 20 eta 30 minutu atean iraun ohi du. Gutxi dela dirudien arren, nahikoa bada ikaslea bere ikaskideek baztertu dutela sentitzeko. Jarduera ez gidatua izanik, gerta liteke lagunekin erlazionatzeko edo haien ekintzetan parte hartzeko zailtasunak izatea.

35. ONCE lehiaketaren xedea ikastetxeek jolasaldia eskola- egunen parentesi bezala ikusi beharrean, Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren zati garrantzitsu bihurtzea da, inklusioari aukera hezigarria emanez. Inklusioa bilaketa prozesu amaiezina baita, etengabe ikasle aniztasunari erantzuteko bide egokien bila ari dena (UNESCO).

Horregatik, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxiler y LHrentzako programa hezigarri honek ezberdintasunekin eta ezberdintsunetik bizitzen irakasten du.

Zeintzuk dira ONCE lehiaketak ezartzen dituen metodologiak?

Aurten, NI ETA NIRE LAGUN GUZTIENGATIK lelopean, gure proposamena jolasaldia aukera hezigarri bilakatzea da, errealitate, behar eta interes guztietara moldatua. Hori lortzeko ikasketa-zerbitzu metodologia erabiliko dugu ONCE eskola-lehiaketan, ikasleek gaitasun nagusi hauek indartzea erdietsiz:

  • Ikasten ikasteko gaitasuna.
  • Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.
  • Mundu fisikoarekiko ezagutza eta elkarreraginaren.
  • Norberaren autonomia eta ekimenerako gaitasuna.
  • Gaitasun kultural eta artistikoa.
  • Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa.
  • Gaitasun matematikoa.
  • Hizkuntza gaitasuna.

Parte hartu nahi duzue? Eman zuen ikasleei ONCE ahotsa programan eta haiek proposa dezatela denontzako jolas-ordu inklusiboa egiteko modua.