Cookieak erabiltzen ditugu gure web-orriaren esperientzia ezin hobea izan dadin. Web-orrialdea erabiltzen jarraituz gero, ados zaudela ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi
Conexión Adiccioff. Esto no es un juego

Nola parte hartu 37. ONCE lehiaketan

Parte-hartze kategoriak

  • A
    Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailak
  • B
    Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailak
  • C
    Bigarren Hezkuntza
  • D
    Batxilerra eta Lanbide-heziketa (LH)*
  • E
    Hezkuntza berezia*

*Lan hauek soilik azken fasean hartzen dute parte

Gure Eskola Lehiaketan proposatuako lanek ikasleek barnean daramaten talentu eta sormena azaleratzea eta beraien gaitasunak bultzatzea ahalbidetuko dute.

IKASGELA 1 – LAN 1 // LAN 1 – IKASGELA 1.

* Parte-hartzea talde-ikasgela gisa egingo da baina osasun arrazoiak direla eta, antolakuntzak jasan dezakeen edozein aldaketa kontuan hartuko da. Kontsulta itzazu oinarriak.

Haien zeregina kategoriaren arabera sailkatuta:

LEHEN HEZKUNTZA (3.-6.) ETA HEZKUNTZA BEREZIA

Lana irratirako iragarki bat sortzean datza, gehienez ere minutu 1eko iraupenarekin, adingabeek teknologiaren erabilera egokia egitearen inguruko mezua igor dezakeena. Izenburu bat izan beharko du eta haren erabilerraztasuna hobetzearren, iragarkiaren testua jasotzen duen dokumentu batekin batera aurkeztu beharko da.

*Irratiko iragarkiaren lokuzioa zaildu edo hari eragiten dizkioten ezintasunak dituzten taldeen kasuan, irakasleak egindako lokuzioa onartua eta beraz balioduna izango da. Gainera eremu pribatuko “Deskribapena” atalean berberaren testua transkribatu beharko dute.

DBH (1. - 4. mailak) eta Oinarrizko Lanbide Heziketa

Erronka publizitate Kartel bat diseinatzean datza. Iragarkiak arreta deitu beharra du eta teknologiaren erabilera arduratsua bultzatu eta gehiegizko erabilera ekiditeko mezua igorri behar ditu. Iragarkia eslogan batekin eta erabilerraztasuna ahalbidetzearren audio-deskribapen batekin batera aurkeztu beharko da.

BATXILERRA ETA LH

Ikasleek gehienez ere 40 segunduko iraupena izango duen publizitate-iragarkia edo spot-a grabatu beharko dute teknologiaren erabilera arduratsuaren eta berberaren gehiegizko erabilerak sor ditzakeen arriskuen inguruan sentsibilizatzeko. Spot-a izenburu batekin eta desgaitasunak dituzten pertsonei erabilerraztasuna eskeintzeko, haren gidoia jasotzen duen dokumentu batekin batera aurkeztu beharko da.

37. ONCE lehiaketan egin beharrekoaren gaineko galderarik?

Ikus itzazue aurreko urteetako ONCE eskola-lehiaketak

Beharrezko izanez gero jar zaitez kontaktuan gurekin.