Cookieak erabiltzen ditugu gure web-orriaren esperientzia ezin hobea izan dadin. Web-orrialdea erabiltzen jarraituz gero, ados zaudela ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi
Pareko egiten gaituen bidea

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak – B kategoria

B kategoriako ikaslegoak (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak) ONCE Gizarte Taldearen Eskola Lehiaketan INKLUSIOranzko bidea irekiko duen ideiarik hoberena proposatuz hartu ahal izango du parte. Oso erraza da!

Gainera, lehiaketan izen ematerakoan, guztiok, baita zuek ere,parte hartze opari original bat jasoko duzue!

Nola parte hartu?

SOR EZAZU KARTEL BAT ZURE IKASGELAREKIN

Ikasgela gisa, gustokoen duzuen teknika (argazkigintza, collage teknika, marrazketa, etab.) erabiliz , zuen ingurua inklusiboagoa egiteko ideia bat azalduko duen kartela diseinatuko duzue, ondorengo eremu batean zentratuz:

Material didaktikoan informazio gehiago eta zuen inklusioaren aldeko proposamena 4 eremu hauetako zeinetara bideratu nahi duzuen erabakitzeko inspirazioa aurkituko duzue.

pentsa ezazu, zeure ikasleekin batera, IZENBURUA ETA DESKRIBAPEN BAT

Hura daukazuenean, izenburu bat (gehienez ere 140 karaktereduna) jarri eta pieza iristerrazagoa egitearren, zuek grabatutako deskribapen-audio* batekin batera aurkeztu beharko duzue.

* Deskriba ezazu kartelean ikusten dena xehetasunez (irudiak, koloreak, egitura, mezua...).

IGO EZAZU WEBGUNERA

Jadanik lana webgune honetako zure eremu pribatura igotzea baino ez zaizu geratzen. Eta kitto!

Inklusiboenak irabaz dezala!

Material didaktikoa

Zure ikaslegoak aurtengo gaia eta eskatzen diegun lana hobe uler ditzaten, parte hartzeko derrigorrez erabili beharrik ez duzun material didaktiko praktiko bat eskaintzen dizugu.

Material hau Murtziako Unibertsitateko Gizarte Inklusiorako La Caixa Gizarte Ekintza Katedrako adituek garatu dute Antonio Márquez Ordóñezen kolaborazioarekin, Pedagogia Inklusiboko maisua eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalean aditua dena.

Eskuratu gure material didaktikoa ondorengo blokeetan sakatuz!