Nueva edición del Concurso Escolar ONCE

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Pareko egiten gaituen bidea

Ohiko Galderak

NORK PARTE HAR DEZAKE?

ONCE Gizarte Taldearen Eskola Lehiaketan Espainiako zentro publiko, pribatu eta kontzertatuetan, Hezkuntza Berezian, Lehen Hezkuntzan (3.-6. mailak bitarte), DBHn, Oinarrizko Lanbide Heziketan, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan (goi eta erdi mailak) eskolatutako ikasle guztiek har dezakete parte.

Gainera berrikuntza gisa honako edizioan IGEak (Ikastetxeko Guraso Elkarteak) parte hartzera gonbidatzen ditugu. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa edo/eta Lanbide Heziketa inpartitzen dituzten estatu osoko zentroetan, dagokion erregistroan legalki osatutako edozein IGEk parte hartu ahal izango du.

ETA NIRE IKASLEEK IAZ ERE PARTE HARTU BAZUTEN?

Berdin dio. Gaia erabat ezberdina da, parte-hartzaileei eskatzen zaizkien sormen-lanak bezalaxe; Lehiaketa berri bat da, beraz.

NOLAKOAK DIRA PARTE HARTZEKO TALDEAK?

Lehiaketan ikasgela bakoitzeko lan batekin eta beti ere, ikasleen mailaren arabera, dagokien kategoriaren barnean hartuko dute parte. Salbuespen gisa, kategoria ezberdinetako ikasleen lanak onartuko dira taldekatutako landa-ikastetxeetan edo zirku ibiltarien ikasgeletan, laguntza bereziko ikasgeletan, eta abarretan gertatzen den bezala.

Kasu hauetan ikasgelak ikasle gehien dituen kategorian hartuko du parte. Berdinketa kasuan, ikasgelak kategoria altuenean hartuko du parte.

Lan bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua indarrean dagoen legeak ikasgela bakoitzeko ezarritako gehienezko ikasle-kopurua izango da.

IKASLEEK BERE KABUZ IZENA EMAN ETA PARTE HARTU AL DEZAKETE?

Ez. Parte hartzeko ikastetxeko hezitzaile batek izena emateko ardura hartu behar du, derrigor.

ZER APARTEKO LAN DAKAR IRAKASLEARENTZAT?

Honako programa hau hezkuntza curriculumean integraturik dago eta hezkuntza errealitatea kontuan hartuz garatua izan da. Hori dela eta, ez du inongo lan osagarririk ematen. Eskaintzen dugun material didaktikoak hezitzaile bakoitzari (bere denbora eta aukeren arabera), ikasleak lehiaketaren gaian murgiltzeko eta haiek ondoren egin beharreko parte-hartze lana errazteko egokitzat hartzen dituen eduki eta jarduerak ikasgelan aurrera eramatea errazten dio.

Irakasle bakoitzak bere ikasleen lanaren garapenean eskainitako ikuskaketa eta laguntza maila, irakaslearen erabakia izango da. Irakasleak soilik ikasleei jarduera azaltzeko eta ondoren parte-hartze lana guri helarazteko konpromezua hartzen du.

ZEIN DA ONCE GIZARTE TALDEAREN ESKOLA LEHIAKETAK OINARRIZKO KONPETENTZIEKIN DUEN LOTURA?

Hezkuntza-ekintza programa hau eta bertako materialak curriculumean oinarrituz garatuak izan dira eta ondorengo Oinarrizko Konpetentzien bidez landu daiteke:

  • Giza eta herritartasunerako konpetentzia. Errealitatea aztertzeko ikuspuntu ezberdinen existentziaz jabetu.
  • Giza eta arte kulturarako konpetentzia . Baliabide artistiko ezberdinen bitartez, ideien adierazpenean inplizituki dagoen sormena aintzat hartu.
  • Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkar eragiteko konpetentzia.Pertsonen bizi kalitatearen oinarrizko elementuak barneratu.
  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia. Eskubideak berretsi eta defendatu. Bestearen lekuan jarri. Planteamenduetan malgua izan. Norbere buruan konfidantza izan. Nork bere burua gainditzeko izpiritua izan. Elkarlanean aritu. Gainerakoen ideiak baloratu.

UNITATE DIDAKTIKOKO JARDUERAK DERRIGOR EGIN BEHAR AL DIRA?

Ez. Irakasleari ikasleak aurtengo gaian murgiltzea eta aurkeztu beharreko lanari ekitea errazteko tresna hutsa dira.

BA AL DAGO LANERAKO DERRIGORREZKO ZEHAZTAPENIK?

Bai. Ikasgela bakoitzak zera aurkeztu beharko du:

Lehen Hezkuntza (3.-6.) eta Hezkuntza Berezia:

Ondorengo esparruetako batean ingurua inklusiboagoa egiteko ideia bat azaltzen duen sormenezko KARTELA:

  • Aisia
  • Hezkuntza
  • Lanbidea
  • Irisgarritasun Unibertsala

Lana irakaslearen Eremu Pribatuaren bidez bidaliko da .jpg formatuarekin eta gehienez ere 2MBeko pisuarekin. Kartelak gehienez ere 140 karaktereko izenburua izango du eta iristerraza izan dadin, gehienez ere minutu 1eko iraupena izango duen deskribapen-audio batekin batera aurkeztuko da (kartela zehaztasunez deskribatuz: irudia, koloreak, egitura, mezua...). Parte hartzaileek deskribapen-audio hori Eremu Pribatuaren bidez grabatu ahalko dute, lanaren igoerarako esparruan, edo .mp3, .mp4, .aac edo .3gp formatuko fitxategi bat atxikitu ahal izango dute.

Kartela egiteko ikasleek aldizkari eta egunkarietako errekorteak, interneteko irudiak edo beraiek egindako irudiak, edo aurreko aukera guztien nahasketa bat erabili dezakete. Gainera, eskura duten edozein teknika erabili dezakete, collage teknika edo ilustrazioa bezalako teknika tradizionalenetatik, irudien tratamendurako edozein programa informatiko arte.

Lana digitala ez den kasuetan, argazki bat egin edo eskaneatu eta irudia webgunera lehen esan bezala igo beharko da.

DBH (1.-4. maila bitartea), Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

Lana zuen ingurua inklusiboagoa egiteko ikasgela gisa izan duzuen ideia komunikatzen duen bideo bat (gehienez ere minutu 1eko iraupenarekin) egitean datza, ondorengo eremu baten barne:

  • Aisia
  • Hezkuntza
  • Lanbidea
  • Irisgarritasun Unibertsala

Ikus-entzunezko piezaren gehienezko iraupena 60 segundutakoa izango da. Online irakaslearen Eremu Pribatuaren bitartez bidaliko da .avi/ .mp4 /.mov formatuan eta gehienez 100MBeko pisuarekin.

Ikus-entzunezko pieza gehienez ere 140 karaktereko izenburuarekin eta gidoiarekin aurkeztuko da irisgarritasuna bermatzeko.

IGE (Ikasleen Guraso Elkarteak)

Ikastetxean ikaslego osoa barne hartu eta inklusioa bultzatzea duen PROIEKTU bat egin beharko dute, ondorengo 4 eremu hauetako bati loturik: aisia, hezkuntza, lanbidea eta irisgarritasun unibertsala. Horretarako ikastetxean abian jarri nahi den proposamenaren laburpen gisa balioko duen fitxa-gidoia bete beharko dute.

IKASLEAK ETXETIK ARITU AL DAITEZKE?

Noski baietz. Irakasleak aurkeztu behar duten lana azaldu dielarik, ikasleek nahi beste denbora eman dezakete ikasgelatik kanpo lanean.

¿IGE-EK PROIEKTU BAT BAINO GEHIAGO AURKEZ AL DEZAKETE?

Ez, IGE bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du parte-hartzeko.

ETA LANARI BURUZKO EDO BESTELAKO ZALANTZA PEDAGOGIKORIK BADUGU?

Ez kezkatu. Gurekin harremanetan jar zaitezkete eta profesional-talde batek zalantzak argituko dizkizue. Horretarako, deitu 900 808 111 doako telefonora, 682 789 326 (Whatsapp) edo bete ezazue galdetegi hau.