Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle guztiek hartu ahal izango dute parte 37. Grupo Social ONCEren Eskola Lehiaketan, lan kooperatiboa bultzatzen duten mekanika batzuen bitartez, teknologiaren erabilera egokiaren inguruan hausnartuz.
Gainera, eskola lehiaketan izen ematerakoan guztiok, irakasleak barne, benetan mundiala denparte hartzearen trukeko oparia.
Gure material didaktikoa hurrengo blokeetan klik eginez lor dezakezue! Aipatutako materiala ez da ezinbestekoa, baina aurkeztu beharreko lana egitea errazten du.
Material didaktiko hau MIAC osatzen duen hezitzaile taldeak garatu du, beste askoren artean gaian adituan diren IS4K, FAD eta Pantallas Amigas bezalako entitateek sortutako baliabide eta materialak kontuan izanik.
Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko LH-ko ikasleek ONCE lehiaketan egin beharreko lana oso samurra da!
Erronka publizitate Kartel bat diseinatzean datza formatu bertikalean. Iragarkiak arreta deitu beharra du eta teknologiaren erabilera arduratsua bultzatuko duen mezua igorri behar du.
*Onartutako irudi-formatua: JPG.
Iragarkia eslogan batekin eta erabilerraztasuna ahalbidetzearren audio-deskribapen batekin batera aurkeztu beharko da.
*Onartutako audio-formatuak:.MP3, .MP4, .WAV, .ACC edo .3GP.
Hau da azken urratsa! Gure sari itzelak eskuratzeko lana web orrira igo baino ez duzue egin behar.