Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasle guztiek hartu ahal izango dute parte 37. Grupo Social ONCEren Eskola Lehiaketan, lan kooperatiboa bultzatzen duten mekanika batzuen bitartez, teknologiaren erabilera egokiaren inguruan hausnartuz.
Gainera, eskola lehiaketan izen ematerakoan guztiok, irakasleak barne, benetan mundiala den parte hartzearen trukeko oparia.
Gure material didaktikoa hurrengo blokeetan klik eginez lor dezakezue! Aipatutako materiala ez da ezinbestekoa, baina aurkeztu beharreko lana egitea errazten du.
Material didaktiko hau MIAC osatzen duen hezitzaile taldeak garatu du, beste askoren artean gaian adituan diren IS4K, FAD eta Pantallas Amigas bezalako entitateek sortutako baliabide eta materialak kontuan izanik.
Lehen Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian egin beharreko lana benetan erraza eta dibertigarria da!
Lana irratirako iragarki bat sortzean datza, gehienez ere minutu 1eko iraupenarekin, teknologiaren erabilera egokia egitearen inguruko mezua igor dezakeena.
*Onartutako audio-formatuak:.MP3, .MP4, .WAV, .ACC edo .3GP.
Irratiko iragarkiak izenburu bat izan beharko du eta haren erabilerraztasuna hobetzearren, iragarkiaren testua jasotzen duen dokumentu batekin batera aurkeztu beharko da.
*Onartutako dokumentu-formatuak: .WORD, .PDF.
Hau da azken urratsa! Gure sari itzelak eskuratzeko lana web orrira igo baino ez duzue egin behar.
*Irratiko iragarkiaren lokuzioa zaildu edo hari eragiten dizkioten ezintasunak dituzten taldeen kasuan, irakasleak egindako lokuzioa onartua eta beraz balioduna izango da. Gainera eremu pribatuko “Deskribapena” atalean berberaren testua transkribatu beharko dute.