Nueva edición del Concurso Escolar ONCE

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Conexión Adiccioff. Esto no es un juego

Preguntas Frecuentes

NORK PARTE HAR DEZAKE?

ONCE Lehiaketan Espainiako ikastetxe publiko, pribatu eta hitzartuetako ikasle guztiek parte har dezakete, maila hauetan eskolaratuta badaude: Hezkuntza Berezia, Lehen Hezkuntza (3.-6. mailak), Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko LH, Batxilergoa edo LH (Erdi- eta Goi-mailak).

ETA NIRE IKASLEEK IAZ ERE PARTE HARTU BAZUTEN?

Berdin dio. Gaia erabat ezberdina da, parte-hartzaileei eskatzen zaizkien sormen-lanak bezalaxe; Lehiaketa berri bat da, beraz.

NOLAKOAK DIRA PARTE HARTZEKO TALDEAK?

Lehiaketan ikasgela bakoitzeko lan batekin eta beti ere, ikasleen mailaren arabera, dagokien kategoriaren barnean hartuko dute parte. Salbuespen gisa, kategoria ezberdinetako ikasleen lanak onartuko dira taldekatutako landa-ikastetxeetan edo zirku ibiltarien ikasgeletan, laguntza bereziko ikasgeletan, eta abarretan gertatzen den bezala.

Kasu hauetan ikasgelak ikasle gehien dituen kategorian hartuko du parte. Berdinketa kasuan, ikasgelak kategoria altuenean hartuko du parte.

Lan bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua indarrean dagoen legeak ikasgela bakoitzeko ezarritako gehienezko ikasle-kopurua izango da.

Beste alde batetatik, Coronavirusaren pandemiarengatik sortutako egoerak direla eta, parte hartzeko modalitateak eraldaketak jasan ditzake osasuna babesteko ikastetxeek hartu beharreko neurriei egokitu ahal izateko. Ondorioz, osasun arrazoiak direla eta, ikastetxeek ikasgela bat taldetan banatu behar izanez gero salbuespen bezala onartuko da talde/lanaren parte-hartzea. Edozein kasutan, arrazoi logistiko eta ekonomikoentagik, talde/ikasgela multzoan parte hartuko duten ikasleen zenbatekoak ezingo du, inongo kasutan, ikasgela bakoitzeko 38 ikasle baino gehiagokoa izan.

IKASLEEK BERE KABUZ IZENA EMAN ETA PARTE HARTU AL DEZAKETE?

Ez. Parte hartzeko ikastetxeko hezitzaile batek izena emateko ardura hartu behar du, derrigor.

ZER APARTEKO LAN DAKAR IRAKASLEARENTZAT?

Programa hau hezkuntza curriculumean integraturik dago eta hezkuntza errealitate berria eta Hezkuntza Kontseilariek ikastetxeei igorritako gomendio digitalak kontuan hartuz garatua izan da. Hori dela eta, ez du inongo lan osagarririk suposatzen. Errazten dugun material didaktikoak irakasle bakoitzari ikasgelan (bere denbora eta aukeren arabera) ikasleak Lehiaketaren gaian murgiltzeko eta parte hartzeko lana errazteko egokien ikusten dituen eduki eta jarduerak garatzeko aukera ematen dio.

Irakasle bakoitzak erabakiko du ikasleen lana gainbegiratzen eta laguntzen zenbateraino parte hartu nahi duen. Irakasleak jarduera azaldu eta ondoren parte hartzeko lanak helarazteko konpromisoa hartzen du soilik.

ZEIN DA ONCE LEHIAKETAREN ETA OINARRIZKO GAITASUNEN ARTEKO LOTURA?

Sentsibilizazio-programa hau eta bertan erabiltzen diren materialak curriculumean oinarrituta burutu dira eta Tutoretza-saioetan berariaz lan daiteke, baita honako Oinarrizko Gaitasunen bitartez ere:

  • Konpetentzia Digitala. (KD)
  • Komunikazio Linguistikorako Konpetentzia. (KLK)
  • Konpetentzia Sozial eta Zibikoa. (KSZ)
  • Ikasten Ikasteko Konpetentzia. (IIK)
  • Giza- eta Arte- Kulturarako Konpetentzia. (GAKK)
  • Matematikarako Konpetentzia eta Zientzia eta Teknologiarako Konpetentzia. (MZTK)
  • Ekimen eta Espiritu Ekintzailerako Konpetentzia. (EEEK)

UNITATE DIDAKTIKOKO JARDUERAK DERRIGOR EGIN BEHAR AL DIRA?

Ez. Irakasleari ikasleak aurtengo gaian murgiltzea eta aurkeztu beharreko lanari ekitea errazteko tresna hutsa dira.

BA AL DAGO LANERAKO DERRIGORREZKO ZEHAZTAPENIK?

Bai. Talde bakoitzak zera aurkeztu beharko du:

  • Lehen Hezkuntza (3.-6.) eta Hezkuntza Berezia:

    Irratirako iragarki bat sortu beharko du, gehienez ere minutu 1eko iraupenarekin, adingabeek teknologiaren erabilera egokia egitearen inguruko mezua igor dezakeena. Irakaslearen onlineko Eremu Pribatuaren bidez MP3, .MP4, .WAV, .ACC edo .3GP. formatuan bidalia izango da atxikitutako fitxategi gisa. Irratiko iragarkia izenburuarekin batera eta erabilerraztasuna erraztearren, iragarkiaren testua jasotzen duen Word edo .pdf formatuko dokumentu batekin batera aurkeztu beharko da.

  • DBH (1.-4. mailak):

    Publizitate kartel bat (autobus geltokiko eredua) sortu beharko du. Iragarkiak arreta deitu beharra du eta teknologiaren erabilera arduratsua bultzatzen duen mezua igorri behar du, teknologiaren gehiegizko erabilera ekidinez. Publizitate mupi-a irakaslearen onlineko Eremu Pribatuaren bidez bidaliko da .jpg formatuan, orientazio bertikalarekin eta gehienez ere 2Mb-eko pisuarekin. Eslogan bat eta erabilerraztasuna ahalbidetzearren gehienez ere minutu bat iraungo duen deskribapen-audio batekin batera aurkeztu beharko da. Parte hartzaileek deskribapen-audioa Eremu Pribatuko igoerarako esparruan grabatu ahalko dute edo .MP3, .MP4, .WAV, .AAC edo .3GP. formatuko fitxategi bat atxikitu.

  • Batxilergoa eta LH:

    Gehienez ere 40 segunduko iraupena izango duen publizitate-iragarkia edo spot-a sortuko du teknologiaren erabilera arduratsuaren eta berberaren gehiegizko erabilerak sor ditzakeen arriskuen inguruan sentsibilizatzeko. Irakaslearen onlineko Eremu Pribatuaren bidez .AVI, .MP4 edo .MOV formatuan (YouTuben onartutako formatuak) bidalia izango da gehienez ere 100Mb-eko pisuarekin. Spot-a izenburuarekin batera eta erabilerraztasuna erraztearren, gidoiaren testua jasotzen duen Word edo .pdf formatuko dokumentu batekin batera aurkeztu beharko da.

IKASLEAK ETXETIK ARITU AL DAITEZKE?

Noski baietz. Irakasleak aurkeztu behar duten lana azaldu dielarik, ikasleek nahi beste denbora eman dezakete ikasgelatik kanpo lanean.

ETA LANARI BURUZKO EDO BESTELAKO ZALANTZA PEDAGOGIKORIK BADUGU?

Ez kezkatu. Gurekin harremanetan jar zaitezkete eta profesional-talde batek zalantzak argituko dizkizue. Horretarako, deitu 900 808 111 doako telefonora, 682 789 326 (Whatsapp) edo bete ezazue galdetegi hau.