Nueva edición del Concurso Escolar ONCE

Estás visualizando una edición antigua del Concurso Escolar ONCE. Si deseas participar en la última edición haz click aquí.

Conexión Adiccioff. Esto no es un juego

Lehiaketaren Oinarriak

En base al punto 2 de las bases legales publicadas para la convocatoria de la 37 edición del Concurso Escolar, donde se indica que : “ La organización del Concurso Escolar se reserva el derecho de ampliar el plazo de participación si lo considerara necesario. En cualquier caso, en aras de aumentar la participación, y según su propio criterio, cada jurado provincial podrá admitir el envío de trabajos hasta dos días antes de la fecha del fallo”; os informamos que, dada la situación sanitaria actual, se va a ampliar el plazo de participación hasta el día 26 de febrero. Confiamos en que esta medida sea de interés de todos los participantes de la 37 edición del concurso escolar.

Oinarri hauek “Dirección General adjunta de organización, talento e innovación y sostenibilidad”-en abuztuaren 8ko 36/2020 Zk. Ofizio-zirkularraren arabera egin dira. Erregistro Orokorra, zenbakia: 2020/0170840

1.       Once eskola-lehiaketaren atala

Lehiaketa Estatuko hezkuntza zentro guztietako lehen hezkuntzako ikasleei (3., 4., 5. eta 6. mailak), DBHko, batxilergoko, lanbide-heziketako (oinarrizkoa, erdi mailakoa eta goi mailakoa) eta hezkuntza bereziko ikasleei zuzendua dago. Parte-hartzea soilik Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak hezkuntza zentro bezala errekonozitutakoen bitartez bideratuko da.

2. Izena ematea eta materialak

Irailaren 14rik aurrera, Estatuko hezkuntza zentroetako zuzendari edo irakasleek Eskola Lehiaketan parte hartu eta materialetarako sarbidea izan ahalko dute web orriaren bidez. (www.concursoescolaronce.es). Parte hartzeko telefono bidez eman ahalko dute izena baita ere (900 808 111).

Horretarako, bai aipatutako web orriaren bidez, bai telefonoz, zentroaren eta parte hartuko duen irakaslegoaren datuak erraztu beharko dira.

Parte hartzen duten ikasle-taldeak koordinatzen dituzten hezitzaileak, izen-emate galdeketan eskatutako datu guztiak behar bezala betetzeaz arduratuko dira, hala nola, gerora haien ikasgelen lana web orrira igotzeaz.

Lanak hartzeko gehienezko epea 2021eko otsailaren 5a da. Eskola Lehiaketaren organizazioak, beharrezko ikusiez gero, parte hartzeko epea luzatzeko eskubidea gordetzen du.

Edozein kasutan, parte-hartzea areagotzeko mesedetan, eta haien irizpide propioaren arabera, probintziako epaimahai bakoitzak lanen igorpena epaitzaren data baino bi egun lehenago arte onartu ahal izango du.

Ikastetxe guztiek materialak online deskartzeko aukera izango dute 2020ko irailaren 14tik aurrera. Materiala lehiaketaren webgunean egongo da eskuragai gazteleraz, katalanez, galizieraz, euskaraz eta ingeleraz, pdf eta pdf erabilerrazeko formatuetan.

Hezkuntza Programaren garapenerako ikastetxeei posta bidez hezkuntza maila ezberdinetako koordinatzaileen artean banatzeko informazioa jasotzen duten eskutitz bat eta lau diptiko bidaliko zaizkie. Gainera, irakasleek onlineko laguntza-gida osatu bat eta beraien eskola taldeari dagokion material didaktikoa izango dituzte eskuragai. Era berean, Lehiaketako lanak burutzeko beharrezko aholku eta gidetarako sarbidea izango dute eta, edizio honetan, baita publizitate kanpaina baten diseinua gidatzeko dokumentu zehatz baterako sarbidea ere.

Material osagarrien sorreran ikasleen errealitatetik ezberdintzen diren beste batzuk ezagutzera bideratutako balore didaktikoak garatu dira. Material hauek parte-hartzaileei dokumentatzeko eta irakasleei lana gidatzeko balioko diete. Material honetan Lehiaketaren objektu den gaian adituak diren autore eta entitate ezberdinen ikerketa eta artikuluen bibliografia erreferentziak gehitu dira.

Estatu mailako epaimahaiaren lana errazteko, autonomia mailan euskara, katalana eta galiziera hizkuntza koofizialetan, zein ingeleraz egindako eta irabazle suertatutako lanak gaztelerara itzuliak izan beharko dira. Talde parte-hartzaileak itzulpena aurkeztu ezean, dagokion ONCEren Lurralde Ordezkaritzak egin beharko du.

3. Parte hartzeko kategoriak

Parte-hartzea irakasle batek gidatutako ikasgela osoen bidez egingo da (lan bat- ikasgela bat). Ikasgela parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu beharko du. Lan berbera ikasgela bat baino gehiagoren aldetik aurkeztua bada, soilik lana plataformara igotzen lehena izan den gelaren lana onartuko da lehiaketan. Lehiaketan ez da ikasgela ugarik egindako lanik onartuko.

Parte hartzeko kategoriak:

  • A (Lehen Hezkuntzako 3., 4. mailak)

  • B (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak)

  • C (Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko LH)

  • D (Batxilergoa eta Erdi- eta Goi-mailako Lanbide Heziketa)

  • E (H. Berezia)

Los trabajos de estas dos últimas categorías participarán únicamente en la fase final del Concurso y serán evaluados por un jurado de ámbito estatal.

Parte hartzea ikasgela bakoitzeko lan bakar baten bidez gauzatuko da eta beti dagokion kategoriaren barnean, ikasleen ikasmailaren arabera. Salbuespen gisa, kategoria ugaritako ikaslei dagozkien lanak onartuko dira landa eremuetako bateratutako zentroetan edo zirkoetako ikasgela ibiltarietan, laguntza bereziko ikasgeletan, eta abarretan gertatzen den bezala.

Kasu hauetan ikasgelak ikasle gehien dituen kategorian hartuko du parte.

Berdinketa kasuan, ikasgelak gainkategorian hartuko du parte.

Lan bakoitzeko gehienezko parte-hartzaile kopurua, maila bakoitzeko baliozko legean ikasgela bakoitzeko ezarritako gehienezko ikasle kopurua izango da.

Beste alde batetatik, Coronavirusaren pandemiarengatik sortutako egoerak direla eta, parte hartzeko modalitateak eraldaketak jasan ditzake osasuna babesteko ikastetxeek hartu beharreko neurriei egokitu ahal izateko. Ondorioz, osasun arrazoiak direla eta, ikastetxeek ikasgela bat taldetan banatu behar izanez gero salbuespen bezala onartuko da talde/lanaren parte-hartzea. Edozein kasutan, arrazoi logistiko eta ekonomikoentagik, talde/ikasgela multzoan parte hartuko duten ikasleen zenbatekoak ezingo du, inongo kasutan, ikasgela bakoitzeko 38 ikasle baino gehiagokoa izan.

4. Proposamenaren edukia

Proposamenak zera batzen du:

  1. Irakasleei laguntzeko gida bat eta unitate didaktiko-praktiko bat, teknologiaren erabilera arduratsua sustatu eta gehiegizko erabilerak eragin ditzakeen adikziok bezalako arrisku eta nahi gabeko ondorioen inguruan sentsibilizatzeko publizitate kanpaina bat sortzeko helburuarekin, ikasleak aztertu, hausnartu, eztabaidatu eta taldean lan egitera gonbidatzen dituen material pedagogikoa batzen duena.

  2. “CONEXION-ADICCIOFF. Hau ez da joko bat” lemapean parte hartzeko lanak ondorengoan datza:

    • Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasleek (A, B, eta E Kategoriak) irratiko iragarki bat sortu beharko dute, gehienez ere minutu 1eko iraupenarekin adingabeek teknologiaren erabilera egokia egitearen inguruko mezua igor dezakeena.

      Irakaslearen onlineko Eremu Pribatuaren bidez bidaliko da .MP3, .MP4, .WAV, .ACC edo .3GP. formatuko fitxategi gisa atxikituta.

      Irratiko iragarkia izenburuarekin batera eta irisgarritasuna erraztearren, berberaren testua jasotzen duen Word edo .pdf formatuko dokumentu batekin batera aurkeztu beharko da.

    • Bere aldetik, C kategoriak (DBH eta oinarrizko Lanbide Heziketa) publizitate kartel bat (autobus geltokiko eredua) sortu beharko du. Iragarkiak arreta deitu beharra du eta teknologiaren erabilera arduratsua bultzatzen duen mezua igorri behar du, teknologiaren gehiegizko erabilera ekidinez. Irakaslearen onlineko Eremu Pribatuaren bidez bidaliko da .jpg formatuan, orientazio bertikalarekin eta gehienez ere 2Mb-eko pisuarekin. Kartela eslogan bat eta irisgarritasuna ahalbidetzearren gehienez ere minutu 1 iraungo duen deskribapen-audio batekin batera aurkeztu beharko da. Parte hartzaileek deskribapen-audioa Eremu Pribatuko igoerarako esparruan grabatu ahalko dute edo .MP3, .MP4, .WAV, .AAC edo .3GP. formatuko fitxategi bat atxikitu.

      Kartela egiteko ikasleek aldizkari eta egunkariko zatiak, Interneteko irudiak, beraiek egindako argazkiak edo aurreko guztien nahasketa bat erabil ditzakete. Hirugarrengoen eduki edo irudirik erabiliez gero, parte hartzen duten irakasleek eskubide librekoak direla edo dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak dituztela ziurtatu beharko dute deialdi honetako xedapenekin bat etortzeko beharrezko suerta litezkeen hedapenekin. ONCEk parte hartzen duten irakasleei baldintza hauen egiaztagiria eskatzeko eskubidea gordetzen du.

      Gainera ikasleek teknika guztietarako sarrera izango dute, tradizionalenetatik, esaterako collage-a (itsaski eta guraizeen erabilerarekin), irudiak eraldatzeko balio duen edozein ordenagailu programaren erabileraraino (Photoshop, on line editoreak, etab.).

      Ilustrazio edo collage tradizional bat egiten bada, irakasleak berbera eskaneatu edo argazkia atera beharko dio lana lehiaketaren webgunera lehenago azaldu den bezala igo ahal izateko.

    • D kategoriak (Lanbide Heziketa eta Batxilergoa) gehienez ere 40 segunduko iraupena izango duen publizitate-iragarkia edo spot-a sortuko du teknologiaren erabilera arduratsuaren eta berberaren gehiegizko erabilerak sor ditzakeen arriskuen inguruan sentsibilizatzeko. Irakaslearen onlineko Eremu Pribatuaren bidez .AVI, .MP4 edo .MOV formatuan (YouTuben onartutako formatuak) bidalia izango da gehienez ere 100Mb-eko pisuarekin. Spota izenburuarekin batera eta irisgarritasuna erraztearren, gidoiaren testua jasotzen duen Word edo .pdf formatuko dokumentu batekin batera aurkeztu beharko da.

      Spotaren musikaren kasuan, honek eskubide librekoa izan beharko du YouTube plataformarekin bateraezintasun edo ukapen arazoak ekiditeteko. Era berean, hirugarrengoen jabetzako eduki edo irudiak erabiliko balira, parte hartzen duten irakasleek eskubide librekoak direla edo dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak dituztela ziurtatu beharko dute, deialdi honetako xedapenekin bat etortzeko beharrezko suerta litekeen hedapenarekin.

Gainera parte hartzen duten irakasleek spotean, kartelan, irratiko iragarkian edo deskribapen audioan ager litezkeen ikasleen irudi/ahotsaren gaineko eskubideak lagatzeko, ikasleek edo adingabeen kasuan haien tutore legalek behar bezala sinatutako dokumentuak dituztela ziurtatu beharko dute, deialdi honetako xedapenekin bat etortzeko beharrezko suerta litezkeen hedapenekin.

Lehiaketaren webgunean, parte-hartzaileen eskura irudi/ahotsaren gaineko eskubideak lagatzeko dokumentu bat ipiniko da. Bere aldetik, autonomia mailako fasean irabazle suertatutako lanak (A, B eta C kategoriak) edo lan finalistak (D eta E kategoriak) aurkeztu dituzten irakasleek ONCEri aipatutako dokumentua bidali beharko diote, lanetan haien irudi/ahotsa agertzen duten ikasleek edo ikasleen ordezkari legalek (adingabeak izanez gero) behar bezala sinatuta. ONCEk dokumentu hori dagokion oharrean eskatuko die. ONCE ez da parte-hartzaileen irudi eta ahotsaren eskubideekin zerikurisik duen inongo erreklamazioren erantzule izango.

Kategoria guztiek online hartuko dute parte.

5. Ebaluazio-irizpideak

Sormena

Epaimahaiak lanaren originaltasuna kontuan izango du: Kontzeptua eta haren irudikapen grafikoa.

Kalitatea

Era berean, aurkezpenean jarritako arreta, erabilitako teknikak eta berberak Lehiaketaren helburura egokitzeko aukera hartuko dira kontuan.

Mezua

Edizio honetako gaiaren baloreak transmititzeko lanak duen egokitasuna.

Irisgarritasuna

Irisgarritasuna inklusio sozialerako ezinbesteko faktoretzat eta hezkuntzaren esparruan ere solidaritatezko adibidetzat hartuz, aurkeztutako lanak ezintasunak dituzten pertsona guztientzako irrigarriak izan daitezen egindako esfortzua era espezifikoan baloratuko da.

6. Lehiaketaren faseak

Lehiaketa 3 fasetan banaturik dago:

  • Probintzia mailako fasea:bertan probintzia bakoitzeko ikastetxeek A, B eta C kategorien barnean aurkeztutako lanek hartuko dute parte, irabazleak hurrengo fasera pasaz. Probintziaren baten epaimahaiak baloratzeko 100 lanetik gora izanez gero, hezkuntzaren esparruko profesionalek eta inklusioan adituak direnek osatutako Mahai Tekniko bat sortuko da lanen aurretiazko balorapen bat egiteko.
  • Autonomia mailako fasea:Autonomia-erkidego bakoitzean kategoria bakoitzeko (A, B eta C) lan bat aukeratuko da, aurreko fasean irabazle suertatutakoen artean. Probintzia bakarreko Autonomia-erkidegoak eta Ceuta eta Melilla Autonomia-hiriak fase honetatik aurrera hasiko dira lehiatzen.
  • Estatu mailako fasea: kategoria bakoitzeko lan bat onartuko da (A, B, C, D eta E).

Mahai Teknikoko inklusioan adituak diren irakasleek D kategoriako lanak aurretiaz ebaluatuko dituzte. Hauek gehienez hogei lan aukeratuko dituzte estatu mailako fasera pasatzeko, bertatik epaimahaiak bost finalista aukeratu eta azkenik, estatuko irabazlea hautatuko du.

E kategoriako (Hezkuntza Berezia) lanak, Hezkuntza Berrikuntza eta Ikerketarako Zentro Nazionalak (CNIIE), Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren menpe dagoen ministerio-unitateak baloratuko ditu eta bost lan finalista aukeratuko ditu, haien artean estatuko irabazlea aurkituko delarik.

7. Epaimahaiak Prozedura / Datak

Probintziako epaimahai bat osatuko da probintziako hiriburuetan dauden Lurraldeko Delegazio, Zonako Lurralde-buruzagitza, Laguntza Gidaritza eta ONCEren Agentzietan, Lurralde Ordezkaritzetan maila autonomikoko epaimahai bat osatzeaz gain.

Epaimahaia osatuko den ONCEren Zentro bakoitzean Lehiaketako arduradun bat izendatuko da, ahalik eta denbora laburrenean bere izena Komunikazio eta Irudi Zuzendaritzari igorri beharko zaiolarik. Arduradun horrek koordinazio, informazio eta lehiaketarako laguntzazko eginkizunak beteko ditu.

Epaimahaiak gutxienez sei kidez osaturik egongo dira: ONCEko hiru ordezkari (ordezkaritza esparruko bat, kudeaketa esparruko beste bat eta lekuan-lekuko Hezkuntza Bereziko Arreta Talde Espezifikoetan espezializatutako profesional bat – ahal izanez gero Grupo ACCEDOko profesionala) eta gutxienez komunikazioaren, hezkuntzaren edo publizitatearen eremuetakoak izan daitezkeen beste hiru pertsona.

Autonomiako epaimahaiei, dagokion Autonomi-erkidegoko Hezkuntza Kontseilaritzako ordezkari bat ere batuko zaie, ahalik eta maila altueneko.

Estatu mailako epaimahaia, gainera, hezkuntza bereziaren munduarekin lotutako pertsona batekin eta Lehiaketaren gaiarekin harremana duten beste pertsona garrantzitsurekin osatuko da.

Epaimahaiak ondorengo datetan hartuko ditu erabakiak: Probintziako epaimahaiak 2021eko martxoaren 12a baino lehen bilduko dira, autonomiakoak 2021eko apirilaren 16a baino lehen, eta estatu mailako epaimahaia 2021eko maiatzaren 7a baino lehen bilduko da.

Behin lan irabazleak aukeratuta, epaimahaien ospakizunak jazo eta ondorengo 48 orduen buruan Lehiaketaren web orrian argitatatuak izango dira.

Baliogabetzat hartuko dira, eta ondorioz Lehiaketatik kanpo geratuko dira, ondorengo oinarri legaletan jasotako formatu egokietan aurkezten ez diren lan guztiak, bateraezintasuna edo egile-eskubideak direla eta.

Inongo kasutan, epaimahaiak ezingo die bi lani edo gehiagori sailkapenean postu bera esleitu.

Ezingo da kategoria bakarrean ere, fase bakarrean ere, inongo saririk esleitu gabe utzi, beti ere gutxienez lehiaketa honen xedapenak betetzen dituzten bi lan badaude. Lan batek xedapenak ez betetzeagatik deskalifikatua den kasuan, epaimahaiaren aldetik justifikatu beharko da, erabakiaren aktan isladatuz.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarrien onarpena inplikatzen du, beti ere epaimahakien erabaki eta interpretazioak gailenduko direlarik, apelaezinak izango direnak.

Epaimahiko kideetako bat izango den ONCEren ordezkariak presidente gisa jokatuko du eta bere kasuan, epaimahaiaren bozkaketan gerta litekeen berdinketa ebazteko botoa izango du.

ONCEren Lurralde Ordezkaritzek, haien beharren arabera, probintzia-faseko epaimahaia eta autonomia-fasekoa, data berdinean eta kide berdinekin osatuko dituzten erabaki ahal izango dute.

8. Sariak

Parte hartzen duten irakasle zein ikasleei gari kainaberaz egindako webcamerako tapaki bana bidaliko zaie smartphone, tablet eta portatilen erabilera seguruagoa egiteko.

Probintzia mailako fasean irabazle suertatutako ikasle zein irakasleek 3 lenteko sorta jasoko dute Smartphonerako, pintza baten bidez kamerara egokitu daitezkenak, oroimen politenen argazkiak egiteko.

Autonomia mailako irabazleak, D eta E kategorietan finalistak aukeratutako lanen antzera (bost eta bost hurrenez-hurren) BEZa eta Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorra barne, gehienez ere 350€-tan baloratutako ikasgela guztiarentzako jarduera batekin sarituak izango dira. Sari hauek ezingo dira diruagatik aldatu, ONCEk Lehiaketa honen kudeaketzaile gisa aukeratutako The Modern Kids and Family agentziaren izenean jaulkitako fakturaren kontrako gehienezko gastua bere gain hartuko duelarik.

Maila nazionaleko fasean irabazle suertatutako talde-ikasgela bakoitzeko irakasle eta irakasleek tablet bana jasoko dute teknologiaren erabilera arduratsua egiteko. Estatu mailako fasean irabazle suertatutako taldeen ikastetxeek sariaren egiaztagiri (diploma) bat jasoko dute.

9. Legeria

ONCEk aurkeztutako edozein lanen originalaren igorpena eskatu ahal izango du, hura itzultzeko derrigortasuna izan gabe. C kategoriako fase autonomikoko irabazleen lan originalei dagokionez, eta beti ere haien aurkezpen fisikoak balio erantsi bat suposatzen duela kontsideratzen bada, Epaimahai Nazionalak haien balorazio sakonago bat gauzatzeko beharrezkoa izango da haiek igortzea.

ONCEk Lehiaketara aurkeztutako lanak uler daitekeen zentzu zabalenean prozesatzeko, egokitzeko eta zuzentzeko eskubidea gordetzen du.

ONCEren Eskola Lehiaketan parte hartzeak oinarri legaletan eta lehiaketaren web orrian aurkitzen den berberen laburpenean isladatzen diren deialdiaren xedapenak onartzea dakar:www.concursoescolaronce.es.

Jabetza intelektualaren eskubideei dagokionez, onako deialdian parte hartzeak, autonomia mailako fasean (A, B eta C kategoriak) irabazle suertatutako lanetan parte-hartu duten irakasle eta ikasleek, eta finalistek (D eta E kategoriak) ONCEri esklusiboki, 50 urtetako epean zehar, ez lurralde, ez material ezta geografia-mugarik gabe, eta hirugarrengoei lagatzeko eskubidearekin (lagatzearen objektu diren ondarezko eskubideen lagatze osoa edo partziala), erreprodukzio eskubide guztiak, paperezko eukarri zein euskarri digitalean argitaratzekoak, finkatze, konpilazio, komunikazio publikoa, eraldaketa, edozein bide edo formatu bidezko hedapena (internet eta sare sozialak barne) eta, orokorrean, sortutako lanen esplotaziorako eskubide guztiak lagatzea inplikatzen du.

Lehiaketaren web orrian parte hartzaileen eskura jabetza intelektualeko eskubideen lagatzerako aitorpen bat ezarriko da. Maila autonomikoko fasean lan irabazleak aurkeztu dituzten irakasleek (A, B eta C kategoriak) edo finalistek (D eta E kategoriak) ONCEri aipatutako aitorpena behar bezala eurek beraiek sinatuta bidali beharko diote. ONCEk dagokion igorpenean eskatuko die dokumentu hau.

Lehiaketan parte hartzeko jaso beharko diren datu pertsonalak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio librearen inguruan, pertsona fisikoen babesari dagokionan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) ezarritakoaren arabera tratatuak izango dira. Datuak berberen titularraren baimenarekin baino ez dira jasoko, berberak ONCEren titulartasun fitxategietan gordeak izateko eta datuak jasotzeko galdetegian atxikitutako legendan, web orrian argitaratua egongo dena, zehazten den helbururako esklusiboki prozesatuak izateko. Dagozkien galdetegien bidez jasotako datuak, ezinbestekoak izango dira Lehiaketan parte hartu ahal izateko.