Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle guztiek hartu ahal izango dute parte 37. Grupo Social ONCEren Eskola Lehiaketan, lan kooperatiboa bultzatzen duten mekanika batzuen bitartez, teknologiaren erabilera egokiaren inguruan hausnartuz.
Gainera, eskola lehiaketan izen ematerakoan guztiok, irakasleak barne, benetan mundiala den opari zoragarria jasoko duzue parte hartzearen truke .
Zuen Eremu pribatuan Batxiler zein LH-ko irakasleok gure material didaktikoa eskuragarri daukazue. Aipatutako material hau ez da ezinbestekoa, baina aurkeztu beharreko lana errazten du.
Material didaktiko hau MIAC osatzen duen hezitzaile taldeak garatu du, beste askoren artean gaian adituan diren IS4K, FAD eta Pantallas Amigas bezalako entitateek sortutako baliabide eta materialak kontuan izanik.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek burutu beharreko lana oso erraza eta dibertigarria da!
Ikasleek gehienez ere 40 segunduko iraupena izango duen publizitate-iragarkia edo spot-a grabatu beharko dute teknologiaren erabilera arduratsuaren eta berberaren gehiegizko erabilerak sor ditzakeen arriskuen inguruan sentsibilizatzeko.
*Onartutako bideo-formatuak: .AVI, .MP4 edo .MOV. Gehienezko pisua: 100 MB.
Spot-a izenburu batekin eta desgaitasunak dituzten pertsonei erabilerraztasuna eskeintzeko, haren gidoia jasotzen duen dokumentu batekin batera aurkeztu beharko da.
*Onartutako dokumentu-formatuak: .WORD, .PDF.
Hau da azkenengo urratsa! Web-orrira igotzea bakarrik falta zaizue gure sari zoragarriak jasotzeko aukera izateko.