ONCE Lehiaketan Espainiako ikastetxe publiko, pribatu eta hitzartuetako ikasle guztiek parte har dezakete, maila hauetan eskolaratuta badaude: Hezkuntza Berezia, Lehen Hezkuntza (3.-6. mailak), Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko LH, Batxilergoa edo LH (Erdi- eta Goi-mailak).
Berdin dio. Gaia erabat ezberdina da, parte-hartzaileei eskatzen zaizkien sormen-lanak bezalaxe; Lehiaketa berri bat da, beraz.
Gela osoak talde bakar bat osatuz parte hartuko du, eta ikasle guztien artean egindako lan bakarrarekin edo talde txikiagoetan landutako proposamenen artean aukeratutako lanarekin. Material didaktikoan hori egiteko moduari buruzko hainbat iradokizun aurkituko dituzu.
Ikasgela 1 – lan 1 // lan 1 – ikasgela 1
Ez. Parte hartzeko ikastetxeko hezitzaile batek izena emateko ardura hartu behar du, derrigor.
Programa hau heziketa-curriculumean sartzen da. Hortaz, ez dakar inolako aparteko lanik berekin. Eskura jartzen dugun material didaktikoak hezitzaile bakoitzak ikasgelan (bere astiaren eta aukeren arabera) egoki irizten dituen edukiak eta jarduerak lantzeko modua ematen du, bere ikasleak Lehiaketaren gaian murgildu eta geroago parte hartzeko lana errazteko.
Irakasle bakoitzak erabakiko du ikasleen lana gainbegiratzen eta laguntzen zenbateraino parte hartu nahi duen. Irakasleak jarduera azaldu eta ondoren parte hartzeko lanak helarazteko konpromisoa hartzen du soilik.
Sentsibilizazio-programa hau eta bertan erabiltzen diren materialak curriculumean oinarrituta burutu dira eta Tutoretza-saioetan berariaz lan daiteke, baita honako Oinarrizko Gaitasunen bitartez ere:
Ez. Irakasleari ikasleak aurtengo gaian murgiltzea eta aurkeztu beharreko lanari ekitea errazteko tresna hutsa dira.
Bai. Talde bakoitzak zera aurkeztu beharko du:
Lehen Hezkuntza (3.-6.), Bigarren Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia:
Inklusioarengatiko mugimendu internazionala isladatzen duen banderaren diseinua duen Kartela, (.jpg formatuan eta gehienez ere 2 MB-eko pisuarekin), izenburu batekin batera (gehienez ere 140 karaktererekin) etaaudio-deskribapenaezintasun bisualak dituzten epaileentzako erabilerraztasun-erreminta gisa balioko duena (gehienez ere minutu 1eko iraupenarekin). MP3, MP4, WAV, AAC edo 3GP formatuan.
Batxilergoa eta LH:
Inklusioaren printzipio unibertsalak isladatzen dituen ereserkia, gehienez ere 2.30 minutuko iraupenarekin. (Gehienez ere 140 karakteretako) izenburubatekin eta kantaren bertsoekin batera aurkeztu beharko da. Lanak MP3, MP4, WAV, AAC edo 3GP formatuetan aurkeztu behar dira.
Behin ikasgelak azaldu nahi duen ideia definitu duelarik, inklusioaren bandera diseinatzeari ekingo dio. Hura egin ahla izateko web orrian esekita egongo den txantiloia deskargatu beharko da eta haren formatuaren proportzionaltasuna mantendu beharko da: laukizuzena eta horizontala. Ikasleek aldizkari eta egunkarietako zatiak aukeratu ahal izango dituzte, Interneteko irudiak erabili, eurek beraiek argazkiak egin edo aurreko aukeren arteko nahasketa bat egin.
Webgunetik oinarri musikal ezberdinak errazten dizkizuegu haietako bat aukeratu edo ugari fusionatu eta bertsoak ipin diezazkiozuen. Oinarri musikalak ez dira derrigorrezkoak. Nahi baduzue zeuen musika propioa konposa dezakezue ….........................[nombre del/de los programa/s] bezalako programekin. Incredibox.
Noski baietz. Irakasleak aurkeztu behar duten lana azaldu dielarik, ikasleek nahi beste denbora eman dezakete ikasgelatik kanpo lanean.
Ez kezkatu. Gurekin harremanetan jar zaitezkete eta profesional-talde batek zalantzak argituko dizkizue. Horretarako, deitu 900 808 111 doako telefonora, 682 789 326 (Whatsapp) edo bete ezazue galdetegi hau.