Lehiaketan parte hartzen duten irakasle eta ikasle guztiek JAZARPENAREN AURKAKO EKINTZAILEEN ESKUMUTURREKOA jasoko dute, lehiaketako parte-hartzaile eta mugimenduko kide aktibo gisa identifikatzeko. Soinean eramatea harro egoteko modukoa da, beraz... egiozu tokia eskumuturrean!
A, B eta C kategorietan irabazle suertatzen diren geletako ikasleek "HEMEN DENONTZAKO TOKIA DAGOELA" frogatzeko MOTXILA esklusiboa ere jasoko dute.
A, B eta C kategorietako irabazleek, gainera, GELA OSOARENTZAKO JARDUERA jasoko dute, 400 €ko gehieneko baliokoa. (Kontsulta itzazu oinarriak).
Irabazle suertatzen diren gelek (A, B, C, D eta E kategoriak) maletak prestatu beharko dituzte Madrilgo mendizerrara joateko; han EZBERDINAK GARA, EZ AXOLAGABEAK CAMPUSEAN parte hartuko dute. Izan ere ekainaren 16tik 19ra emozioz, jarduerez, tailerrez beteriko esperientziaz gozatuko dute, baita beste hainbat ustekabez ere.