ONCE Lehiaketan Espainiako ikastetxe publiko, pribatu eta hitzartuetako ikasle guztiek parte har dezakete, maila hauetan eskolaratuta badaude: Hezkuntza Berezia, Lehen Hezkuntza (3.-6. mailak), Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko LH, Batxilergoa edo LH (Erdi- eta Goi-mailak).
Berdin dio. Gaia erabat ezberdina da, parte-hartzaileei eskatzen zaizkien sormen-lanak bezalaxe; Lehiaketa berri bat da, beraz.
Gela osoak talde bakar bat osatuz parte hartuko du, eta ikasle guztien artean egindako lan bakarrarekin edo talde txikiagoetan landutako proposamenen artean aukeratutako lanarekin. Material didaktikoan hori egiteko moduari buruzko hainbat iradokizun aurkituko dituzu.
Bai, izen ere, salbuespen gisa, zenbati kategoriakoak diren ikasleen lanak onartuko baitira, bai taldekatutako landa-ikastetxeetan (TLI), baita zirku ibiltarietako geletan ere, eta antzeko ezaugarriak dituztenetan.
Ez. Parte hartzeko ikastetxeko hezitzaile batek izena emateko ardura hartu behar du, derrigor.
Programa hau heziketa-curriculumean sartzen da. Hortaz, ez dakar inolako aparteko lanik berekin. Eskura jartzen dugun material didaktikoak hezitzaile bakoitzak ikasgelan (bere astiaren eta aukeren arabera) egoki irizten dituen edukiak eta jarduerak lantzeko modua ematen du, bere ikasleak Lehiaketaren gaian murgildu eta geroago parte hartzeko lana errazteko.
Irakasle bakoitzak erabakiko du ikasleen lana gainbegiratzen eta laguntzen zenbateraino parte hartu nahi duen. Irakasleak jarduera azaldu eta ondoren parte hartzeko lanak helarazteko konpromisoa hartzen du soilik.
Sentsibilizazio-programa hau eta bertan erabiltzen diren materialak curriculumean oinarrituta burutu dira eta Tutoretza-saioetan berariaz lan daiteke, baita honako Oinarrizko Gaitasunen bitartez ere:
Ez. Irakasleari ikasleak aurtengo gaian murgiltzea eta aurkeztu beharreko lanari ekitea errazteko tresna hutsa dira.
Bai. Talde bakoitzak zera aurkeztu beharko du:
Lehen Hezkuntza (3.-6. mailak) eta Hezkuntza Berezia:
Eskola-jazarpenaren aurka sentsibilizatzeko publizitate-kartela, ikasleek aurka egiteko proposatutako soluzio zehatzak islatuz (.jpg formatuan, 2MB-ko gehieneko pisuaz), izenburu batez (140 karakterekoa gehienez) eta ikusmen-desgaitasuna duten epaimahaikideentzat irisgarritasun-tresna izango den audio-deskribapen batez lagunduta (minutu bateko iraupenekoa, gehienez).
Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko LH, Batxilergoa eta LH:
Ikus-entzunezko pieza bat (.avi/.mp4/.mov formatuan, 100MB-ko gehieneko pisukoa eta minutu bateko gehieneko iraupenekoa), jazarpenaren aurka nola ekin daitekeen azalduz, izenburu batez (140 karakterekoa, gehienez) eta lanaren irisgarritasuna errazteko gidoia jasoko duen testu-dokumentu batez lagunduta.
Talde-gelak adierazi nahi duen ideia ezarri duenean, kartela osatzeari ekingo dio, beharrezkotzat jotzen dituen teknika guztiak erabilita: eskuzkoak izan daitezke, collagea adibidez, aldizkari edo argazki propioetatik abiatuta, edo bere ideiak islatzeko modua ematen dien edozein informatika-programa (Photoshop, online editoreak, etab.).
Nahi beste aukera dago. Utzi sormenari hegan egiten!
Talde-gelak adierazi nahi duen ideia ezarri duenean, ikus-entzunezko pieza osatzeari ekingo dio. Horretarako edozein bideokamera edo kamera integratua daukan edozein gailu erabili ahal izango dute, beti ere irudiak argiak eta garbiak badira eta bereizmen onarekin grabatu badira (plano horizontalak aholkatzen ditugu, ez bertikalak). Gainera, ikasgelak beharrezko irizten badio, bideoa editatzeko programak erabili ahal izango ditu, ikus-entzunezko piezaren amaierako muntaketarako.
Noski baietz. Irakasleak aurkeztu behar duten lana azaldu dielarik, ikasleek nahi beste denbora eman dezakete ikasgelatik kanpo lanean.
Ez larritu. Gurekin harremanetan jar zaitezkete eta laguntza emango dizuegu. Irakasle-talde batek zuen zalantzak argituko ditu. Horretarako, dei ezazue 900 808 111 telefono-zenbakira (doan) edo bete ezazue formulario hau.