EZBERDINAK GARA, EZ AXOLAGABEAK
Activistas contra el acoso

EZ GALDU…

Aurreko ekitaldiak

33. EDIZIOKO IRABAZLEEN EKITALDIA

Maiatzak10ean ONCE eta bere Fundazioaren Eskola Lehiaketaren 33. edizioa ixteko ekitaldia egin genuen eta streaming bidez eman.

Gehiago jakin Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldia ekitaldiari buruz.

"Eskola-jazarpenaren aurka, ezberdintasunean hezi" unibertsitate-jardunaldia

Joan den azaroaren 24an "Eskola-jazarpenaren aurka, ezberdintasunean hezi" unibertsitate-jardunaldia burutu zen Murtziako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean; bertan hainbat adituk parte hartu zuten eskola-jazarpenari ikuspuntu ezberdinetatik heltzeko.

Gehiago jakin Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldia ekitaldiari buruz.

Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldia

Joan den urriaren 1ean 33. ONCE Lehiaketari hasiera eman genion, Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldiarekin. Ekitaldi esklusibo horretan bullyingari buruzko aditu handiak bildu ziren, eta Espainia osoko 170 irakasle.

Gehiago jakin 2016ko urriaren 1eko eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-Jardunaldia ekitaldiari buruz

Irakasleentzako baliabide berriak

Irakaslea bazara, baliteke unitate didaktikoetan proposatu dizkizugun saioetakoren bat egitean zalantzarik sortu izana. Hala bada, ez larritu; lana erraztuko dizuten bi baliabide berri prestatu ditugu.

MANTENDU JARDUNEAN JAZARPENAREN KONTRA!

Jazarpenaren kontra jardunean mantentzeko lagundu nahi zaituztegu, horregatik proposatzen dizuegu zuen ikastetxean zuek eginiko lanekin erakusketa edo proiekzio bat antolatzea. Zuen lagunak, ikaskideak eta familiakoak gonbidatu ditzakezue bullying-aren kontrako zuen ekimen guztiak haiei ezagutzera emateko.

Hemen material eta baliabide ezberdinak eskaintzen dizkizuegu, inor epel utziko ez duen moduko erakusketa bat martxan jartzeko eta modu oso errazean antolatzeko. Jazarpenarekin amaitu dezakegulako, guztiok tartean sartu ezkero!

Autogestionatzeko gai

Zer da jazarpena?

Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo jazarpena geratzen diren egoerak antzematen eta identifikatzen lagundu nahi zaituztegu. Horregatik infografia erraz bat sortu dugu, oso erabilgarria izango zaiguna jazarpena zer den eta zer ez ikasteko, jazarpen-mota desberdinak eta aurki daitezkeen rol ezberdinak. Jar ezazue gelan, pasabideetan... eta parteka ezazue senide eta lagunekin!

Jazarpenaren aurkako gida

Zure lana 10 urratsetan egiteko gida

Lehiaketan parte hartzeko lana egiten lagundu nahi dizugu, eta horretarako bi Gida oso interesgarri sortu ditugu,10 urratsetan bakarrik zure ikasleek eta zuk zuen eskola-jazarpenaren aurkako KARTELA egin edo FILM LABURRA sortzeko aukera izan dezazuen. Ezin erabilgarriagoak!

Kartelerako 10 urratseko gida Film laburrerako 10 urratseko gida

Kasu praktikoak jasotzen dituzten tutorialak

Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleekin grabatutako benetako saioak jasotzen dituzten 4 bideo-tutorial dira. Coaching-ean aditua den irakasle batek eman ditu eta aurkezle batek jarduera bakoitza urratsez urrats azaltzen du.

Gehiago jakin kasu praktikoak dituzten bideo-tutorialei buruz

Bideo-tutorial interaktiboak

Urrian eta azaroan, irakasleek eskola-jazarpenean adituak diren profesionalekin egindako lau bideo-tutorialak gozatu ahal izan dituzte.

Gehiago jakin bideo-tutorial interaktiboei buruz