Murtzia, joan den azaroaren 24an, eskola-jazarpenaren aurkako hiriburu bilakatu zen, "Eskola-jazarpenaren aurka ezberdintasunean hezi" jardunaldia burutu zen-eta. Murtziako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean egin zen.
Jazarpena ikuspuntu ezberdinetatik
Jardunaldira psikologia, magisteritza eta zuzenbideko 150 ikasle, irakasle eta profesional joan ziren eta jazarpenari buruzko datu berriak eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten, Murtziako Unibertsitateko hainbat adituren esku-hartzeei esker (ONCE Lehiaketaren 33. edizioko hezkuntza-materiala burutu duen Garapen eta Hezkuntzaren Psikologia-departamentukoak).
Hitzaldiak
Unibertsitateko adituek eskola-jazarpenari alor akademikotik eta unibertsitatearen eta ikerketaren alorretik heldu zioten eta desgaitasuna duten pertsonen kalteberatasun berezia nabarmendu zuten, honako hitzaldi hauek bitarte:
Zer gertatzen ari da gure geletan? Eskola-jazarpenaren egoeraren azterketa Espainiako ikasgeletan. Fuentsanta Cerezo.
Deskargatu aurkezpenaIkaskideek baztertzen naute. Behar bereziak dituzten ikasleen bazterketa eta biktimizazioa. Inés Monge.
Deskargatu aurkezpenaZiur egon: ziberbullying-aren eta bestelako arriskuen aurreko prebentzioa. Rosario del Rey.
Deskargatu aurkezpenaEskolaren esku-hartzea jazarpenaren aurrean Lehen Hezkuntzan. Irakasle-tutorearen egitekoa. Consuelo Sánchez.
Deskargatu aurkezpenaJazarpenari komunikabideetan ematen zaion tratamendua. Fuensanta Carreres eta Marta Ferrero.
Deskargatu aurkezpenaEskola-jazarpenaren aurka esku-hartzeko estrategia: gehiago egin, gutxiago hitz egin. Angel R. Calvo
Deskargatu aurkezpenaAniztasunaren arreta UMU-n. Antonio Pérez Manzano.
Deskargatu aurkezpena