EZBERDINAK GARA, EZ AXOLAGABEAK
Activistas contra el acoso

Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldia

Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldia

Ekitaldiaren laburpena

Murtzia, joan den azaroaren 24an, eskola-jazarpenaren aurkako hiriburu bilakatu zen, "Eskola-jazarpenaren aurka ezberdintasunean hezi" jardunaldia burutu zen-eta. Murtziako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean egin zen.

Jazarpena ikuspuntu ezberdinetatik

Jardunaldira psikologia, magisteritza eta zuzenbideko 150 ikasle, irakasle eta profesional joan ziren eta jazarpenari buruzko datu berriak eta ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten, Murtziako Unibertsitateko hainbat adituren esku-hartzeei esker (ONCE Lehiaketaren 33. edizioko hezkuntza-materiala burutu duen Garapen eta Hezkuntzaren Psikologia-departamentukoak).

Hitzaldiak

Unibertsitateko adituek eskola-jazarpenari alor akademikotik eta unibertsitatearen eta ikerketaren alorretik heldu zioten eta desgaitasuna duten pertsonen kalteberatasun berezia nabarmendu zuten, honako hitzaldi hauek bitarte:

  • Zer gertatzen ari da gure geletan? Eskola-jazarpenaren egoeraren azterketa Espainiako ikasgeletan. Fuentsanta Cerezo.

    Deskargatu aurkezpena
  • Ikaskideek baztertzen naute. Behar bereziak dituzten ikasleen bazterketa eta biktimizazioa. Inés Monge.

    Deskargatu aurkezpena
  • Ziur egon: ziberbullying-aren eta bestelako arriskuen aurreko prebentzioa. Rosario del Rey.

    Deskargatu aurkezpena
  • Eskolaren esku-hartzea jazarpenaren aurrean Lehen Hezkuntzan. Irakasle-tutorearen egitekoa. Consuelo Sánchez.

    Deskargatu aurkezpena
  • Jazarpenari komunikabideetan ematen zaion tratamendua. Fuensanta Carreres eta Marta Ferrero.

    Deskargatu aurkezpena
  • Eskola-jazarpenaren aurka esku-hartzeko estrategia: gehiago egin, gutxiago hitz egin. Angel R. Calvo

    Deskargatu aurkezpena
  • Aniztasunaren arreta UMU-n. Antonio Pérez Manzano.

    Deskargatu aurkezpena

Ekitaldiaren bideo-grabazioa