EZBERDINAK GARA, EZ AXOLAGABEAK
Activistas contra el acoso

Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldia

Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldia

Ekitaldiaren laburpena

Joan den urriaren 1ean 33. ONCE Lehiaketari hasiera eman genion, Eskola-jazarpenaren aurkako hausnarketa- eta ekintza-jardunaldiarekin. Ekitaldi esklusibo horretan bullyingari buruzko aditu handiak bildu ziren, eta Espainia osoko 170 irakasle.

Cesar Bona (Global Teacher Prize-ko finalista), Fuensanta Cerezo Murtziako Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia Departamentuko irakaslea, Carlos Represa (adingabeen babesean eta interneten erabilera arduratsuan aditua) eta Paco Bezerrarekin (Eskola-jazarpenari buruzko El pequeño poni antzezlanaren zuzendariarekin) batera gelan ematen diren jazarpen-egoerei buruzko iritziak eta esperientziak partekatu genituen.

Irakasleak, sekula baino mobilizatuago

Ekitaldia Madrilgo Espacio Fundación Telefónica gunean egin zen eta hezkuntza maila guztietako eta Espainiako hainbat tokitako irakasleak erakartzea lortu zuen.

Jardunaldi osoan zehar publikoak modu aktiboan parte hartu zuen eztabaidan. Tokirik gabe geratu zirelako joaterik izan zuten irakasleek ere ez zuten xehetasunik galdu, streaming bidez eman baitzen. Hala, denek Twitter bidez parte hartzeko eta galderak egiteko modua izan zuten.

Ekintzaileak sarean

Hori guztia dela eta, ekitaldiak arrakasta handia izan zuen sare sozialetan; trending topic izatera heldu zen #ActivistasContraElAcoso traolarekin.

Horrek frogatzen du milaka ekintzaile dagoela gure mugimenduarekin bat egiten, eskola-jazarpenaren aurka borrokatzeko. Eta zu, aktibatu al zara dagoeneko?

Ekitaldiaren bideo-grabazioa

Ekitaldiaren audio-grabazioa

Argazki-galeria

Galeriatik atera