EZBERDINAK GARA, EZ AXOLAGABEAK
Activistas contra el acoso

Lehiaketaren Oinarriak

1. ONCE Eskola-lehiaketaren Esparrua

Lehiaketa Estatu osoko Ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako (3., 4., 5. eta 6. mailak), Bigarren Hezkuntzako, Oinarrizko LHko, Batxilergoko, Lanbide-heziketako (erdi- eta goi-mailakoa) eta Hezkuntza Bereziko ikasle guztiei zuzentzen zaie.

2. Izena ematea eta materialak

Estatuko Ikastetxeetako zuzendari edo irakasleek Eskola-lehiaketan izena eman eta parte hartzeko materialetara sartzeko modua izango dute, webgunearen bitartez (www.concursoescolaronce.es). Telefono bidez ere erregistratu ahal izango dira, 900 808 111 doako zenbakian. Izena emateko eta parte hartzeko azken eguna 2017ko urtarrilaren 31 da. ONCE Lehiaketako antolatzaileek beretzat gordetzen dute, beharrezkoa iritziz gero, izena emateko eta parte hartzeko epea zabaltzeko eskubidea.

3. Parte hartzeko kategoriak

Ikasgela osoek parte hartuko dute, irakasle baten zuzendaritzapean, bost kategoria hauetakoren batean, ikasmailaren arabera:

  • A (Lehen Hezkuntzako 3., 4. mailak)
  • B (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak)
  • C (Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko LH)
  • D (Batxilergoa eta Erdi- eta Goi-mailako Lanbide Heziketa)
  • E (H. Berezia)

Los trabajos de estas dos últimas categorías participarán únicamente en la fase final del Concurso y serán evaluados por un jurado de ámbito estatal.

Lehiaketan ikasgela bakoitzak lan bana aurkeztuz parte hartuko da (lan bat, ikasgela bat), beti ere dagokion kategoriaren barruan, ikasleak zein ikasmailakoak diren. Salbuespen gisa, zenbait kategoriakoak diren ikasleen lanak onartuko dira, bai taldekatutako landa-ikastetxetan (TLI), baita zirkuetako ikasgela ibiltarietan ere, edo antzeko ezaugarriak dituzten gainerako modalitateetan ere.

4. Proposamenaren edukia

Lehiaketa, "Ezberdinak gara, ez axolagabeak. Jazarpenaren aurkako ekintzaileak", honela joango da:

  1. Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasleek (A, B eta E kategoriak) PUBLIZITATE KARTEL bat egin beharko dute, ikasgeletako eskola-jazarpenari buruz sentsibilizatzeko. Irakaslearen Gune Pribatutik online bidaliko da, .jpg formatuan eta 2 Mb-ko gehieneko pisuarekin. Kartelarekin batera 140 karaktere edo gutxiagoko izenburua ere bidali beharko da. Gainera, eta parte hartzeko lanaren irisgarritasuna errazteko, kartelaren audio-deskribapena ere gehitu beharko da, minutu bateko iraupenekoa, gehienez. Parte-hartzaileek audio-deskribapen hori lana igotzeko Gune Pribatuko atalean igo ahal izango dute, edo .mp3/ .mp4/ .wav/ .aac/ .3gp formatuko fitxategian igo.

    Kartela egiteko, ikasleek aldizkari eta egunkarietako ebakinak aukeratu ahal izango dituzte, Interneteko irudiak erabili, eurek argazkiak egin edo aurreko aukerak nahasian erabili. Gainera, ikasleek eskura dituzten teknika guztiak erabili ahal izango dituzte, tradizionalenetatik hasi, collagea adibidez (kola eta guraizeak erabiliz), irudiak tratatzeko modua ematen duen ordenagailuko edozein programara arte (Photoshop, lineako editoreak, etab.).

    Gela-taldeak collage tradizional bat egiten badu, irakasleak lana eskaneatu edo argazki batean jaso beharko du lehiaketako webgunera igo ahal izateko, oinarri hauetako 4. puntuan azaltzen den moduan.

  2. DBH, LH ETA BATXILERGOKO ikasleek (C eta D Kategoriak) ikus-entzunezko pieza bat egin beharko dute. MINI-LABURMETRAI bat, ikasgeletako eskola-jazarpenaren aurka sentsibilizatzeko, minutu bateko iraupenekoa gehienez. Irakaslearen Gune Pribatutik online bidaliko da, .avi/.mp4/.mov formatuan (YouTube-k onartzen dituenetan) eta 100 Mb-ko gehieneko pisuarekin. MINI-LABURMETRAIAN musikarik erabiliz gero, eskubiderik gabea izango da, bateraezintasunak edo YouTube-k ukatzea saihesteko. Parte hartzen duten irakasleek bideoan ager daitezkeen ikasleen irudi-eskubideak dauzkatela egiaztatu beharko dute. Irabazle suertatzen diren bideoak besterik ez dira argitara emango. Kasu horretan, lehiaketa honetako antolatzaileek bideoan parte hartzen dutenen irudi- eta ahots-eskubideak eskatu ahal izango dituzte. Edozein modura, ONCE eta bere Fundazioa izango dira bideoetan parte hartzen dutenen irudi- eta ahots-eskubideen arduradunak. Mini-laburmetraiarekin batera izenburua ere bidali beharko da, 140 karakterekoa gehienez, eta haren gidoia, parte hartzeko lana desgaitasuna duten pertsonei irisgarria egiteko.

Bi lanen helburua ikasleak besteen larruan jartzea da, eskola-jazarpenaren aurrean axolagabe izan gabe, hitzetatik ekintzetara igaro araziz, izan ere "EZBERDINAK GARA, EZ AXOLAGABEAK".

Kategoria guztiek online parte hartuko dute. E kategoriaren kasuan (Hezkuntza Berezia), gainera, eta kategoria horren eta aurkeztu ohi dituzten ezaugarri bereziak direla-eta (ehundurak, bolumenak, erliebeak, etab.) Epaimahai Nazionalak egokiago balioesteko aukera izan dezan, lan originalak ONCEko Komunikazio eta Irudiko Zuzendaritzara bidali ahal izango dituzte (La Coruña kalea, 18, 28020 Madril), gutun-azalean "ONCE lehiaketa" argi eta garbi zehaztuz.

5. Accesibilidad

Considerando la accesibilidad como un factor imprescindible para la inclusión social y como un ejemplo de solidaridad también en el ámbito educativo, se valorará de manera específica el esfuerzo realizado para que los trabajos presentados sean accesibles para las personas con discapacidad.

6. Lehiaketaren faseak

Probintzia-esparruko fasea:

Bertan probintzia bakoitzeko ikastetxeek aurkeztutako lan guztiek parte hartuko dute. Kategoria bakoitzean lehen tokian sailkatutako lanak (A, B eta C) hurrengo fasean lehiatzera pasako dira. Zenbait kasutan, Mahai Tekniko batek lan guztien aldez aurreko balioespena egin ahal izango du, probintzia bakar batean 100 lan baino gehiago egon ez dadin.

Autonomia-esparruko fasea:

Autonomia Erkidego bakoitzean kategoria bakoitzeko lan bana aukeratuko da. Lan horiek estatuko fasean lehiatzera pasako dira.

Probintzia bakarreko Autonomia Erkidegoak eta Ceuta eta Melillako Hiri Autonomoak fase honetan lehiatzen hasiko dira.

Estatu-esparruko fasea:

Fase honetan D eta E kategoriak lehiatzen hasiko dira.

Irakaskuntzaren alorreko profesionalek eta eskola-jazarpenean adituak direnek osatutako Mahai Tekniko batek D kategoriako lanak aldez aurretik balioetsiko ditu. Mahai horrek estatu-fasean lehiatuko diren hamazazpi lan aukeratuko ditu gehienez; epaimahaiak, aldez aurreko zerrenda horretatik, bost finalista aukeratuko ditu eta horien artetik estatuko irabazlea izango dena hautatuko dute.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko talde tekniko batek E kategoriako lanak (Hezkuntza Berezia) balioetsiko ditu. Halaber, bost lan finalista aukeratuko dituzte eta horien artean estatuko irabazlea bozkatuko dute.

Kategoria bakoitzeko lan bana sarituko da (A, B, C, D eta E).

7. Epaimahaiak Prozedura / Datak

Bost kidek, gutxienez, osatuko dituzte epaimahaiak: ONCEko eta bere Fundazioko bi ordezkarik eta komunikazioaren esparruetako, hezkuntzaren munduko eta administrazio publiko ezberdinetako hiru pertsona gehiagok.

Epaimahai autonomikoetan CERMIko ordezkari bana ere gehituko da.

Estatu-esparruko epaimahaia, hezkuntza bereziarekin loturiko pertsona batek ere osatuko du, baita Lehiaketaren gaiarekin loturiko pertsonaia garrantzitsu batzuek ere.

Epaimahaien erabakiak honako data hauetan emango dira aditzera: epaimahai probintzialak 2017ko martxoaren 17 baino lehen bilduko dira, epaimahai autonomikoak 2017ko apirilaren 21 baino lehen eta estatuko epaimahaia 2017ko maiatzaren 12 baino lehen bidluko da.

Baliogabetzat joko dira, eta Lehiaketatik kanpo beraz, euskarriaren bateraezintasunarengatik edo egile-eskubideekin loturiko arazoengatik Oinarri hauetan jasotako formatu egokietan aurkezten ez diren lan guztiak.

Epaimahaiek ezin izango diete bi lan edo gehiagori sailkapeneko postu bera esleitu.

ONCE eta bere Fundazioko ordezkari diren bi epaimahaikideetako batek lehendakari lanak egingo ditu eta kalitate-botoa izango du, behar izanez gero epaimahaiaren bozketako berdinketa ebazteko. Epaimahaien epaia apelaezina izango da.

Irabazle suertatzen diren lanak aukeratutakoan, Lehiaketako Webgunean argitaratuko dira. Lanak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 31 izango da.

8. Sariak

Ikasleek eta irakasleek, parte hartzeagatik bakarrik, "JAZARPENAREN AURKAKO EKINTZAILEAK" eskumuturrekoa jasoko dute.

Esparru probintzialean irabazle suertatzen diren ikasleek eta irakasleek eskolarako motxila bana jasoko dute, "Hemen denontzako tokia dago" lemarekin.

Fase autonomikoan irabazten duten taldeek gela osorako jarduera baten saria jasoko dute, 400 euroko gehieneko baliokoa, BEZ barne, D eta E kategorietan aukeratzen diren lanetako taldeek bezala (bosna, hurrenez hurren). Sari horiek ezin izango dira eskudirutan aldatu. ONCEk bere gain hartuko du aurreikusitako gehieneko gastua, ONCEk eta bere Fundazioak lehiaketa hau kudeatzeko esleitutako The Modern Kids and Family agentziaren izenera jaulkitako fakturaren kontra.

Estatuko esparruan irabazle suertatzen diren gela-taldeen saria "Ezberdinak gara, ez axolagabeak" Campusean egonaldia irabaziko dute, ekainaren 16, 17 eta 18an. Lehiaketako antolatzaileek beretzat gordetzen dute data horiek aldatzeko eskubidea.

Estatu-esparruko fasean irabazten duten taldeen ikastetxeek saria egiaztatzen duten diploma bana jasoko dute.

9. Legeria

Los derechos de propiedad de los soportes físicos de los trabajos pasarán a ser de la ONCE, quien podrá solicitar el envío del material original de cualquier trabajo presentado, no teniendo obligatoriedad de devolverlo. En cuanto a los trabajos originales ganadores de la fase autonómica (categorías A, B y C) y siempre y cuando se considere que su presentación física aporta un valor añadido, será necesario remitirlos con objeto de que se lleve a cabo una valoración más exhaustiva por parte del Jurado Nacional. Por las mencionadas razones, de igual manera se procederá con los trabajos originales de Educación Especial.

Jabetza intelektualeko eskubideei dagokienez, parte-hartzaileek ONCEri lagako dizkiete, 50 urteko epean, lurralde- edo material-mugarik gabe eta lagapenaren xede diren ondare-eskubide guztiak edo zati bat hirugarrenei lagatzeko aukerarekin, egindako lanen gaineko erreprodukzio, paper- eta Internet-euskarriko edizio, finkatze, konpilazio, komunikazio publiko eta ustiapen-eskubideak.

*ONCEk eta bere Fundazioak beretzat gordetzen dute lan irabazleak askatasun osoz prozesatzeko, egokitzeko, aldatzeko eta zuzentzeko eskubidea, Lehiaketa honetako helburu diren beharretara moldatzeko.

ONCE Eskola Lehiaketan parte hartzeak Oinarri hauetan jasotzen den deialdiko terminoak onartzea dakar berekin.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki parte-hartzaileei jakinarazten zaie emandako datuak deialdi honetan partea hartzea kudeatzeko helburu bakarra duen fitxategi batera gehituko direla. Fitxategiaren arduraduna ORGANIZACIÓN NACIONAL DE CIEGOS ESPAÑOLES da eta helbidea Prado kalea, 24, Madril (28014) du. Bertako Zuzendaritza Nagusian legez dagozkien sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango dituzte.